Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2008ko azaroak 21, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Osalanen egoitzaren barrualdea kaltetu dute zartarazitako bi lehergailuk

Erasoa Eraikinaren atzealdeko aparkalekuan jarri dituzte lehergailuak.

erredakzioa



Atzo goizaldean bi lehergailuk eztanda egin zuten Egiako Maldatxo bidean, Osalanen egoitzan. Eztandak eraikinaren barrualdean kalteak eragin ditu. Ez zen, bestalde, zauriturik izan.

Ertzaintzak jakitera eman duenez, Bizkaiko DYAk telefono deia jaso zuen asteazken gauean, 23:30 aldera. Ordubeteren buruan lehergailu batek Osalanen egoitzan eztanda egingo zuela iragarri zuen DYAra, ETAren izenean, deitu zuenak. Ertzaintzak moztu zuen Osalanera doan aldapa, Konkorrenea, eta 00:30 inguru bi lehergailuk eztanda egin zuten. Ertzaintzak emandako informazioaren arabera lehergailu bakoitzak hiru kilo amonal zituen. Onkologikoaren atzealdeko aparkalekuan jarri zituzten lehergailuak.

Eztandaren ondorioz, ez zen zauriturik izan, baina Osalanen egoitzan kalteak izan dira. Ertzaintza gaua eta goiza eman zuen ingurua miatzen.

Azkarragak erasoa gaitzetsi du

Joseba Azkarraga Justizia sailburua Egian izan zen atzo, kalteak bertatik bertara ikusten. Azkarragak ETAren «koherentzia falta» salatu zuen, «langileen segurtasunaren alde lan egiten duen erakundeari erasotzeagatik». Antza, Osalaneko langileek normaltasunez jardun ahal izango dute, eraikinean konponketak egin beharko badituzte ere.



 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Ikastaroa

LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01

Erakusketa

Egiatik. Tabakaleraren memoria eta etorkizuna
EGIA, Tabakaleran - 2008-10-24

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa