Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2009ko uztailak 4, Larunbata

Harpidetu zaitez!

%52 egin du gora zubian etorritako bisitari kopuruak

Turismoa

2.626 bisitari pasa dira maiatzeko zubian turismo bulegotik; turista ugari hurbildu da Galiziatik.

erredakzioa



Eguraldi onak lagunduta bisitari askok aukeratu dute Donostia maiatzeko zubiko jai egunak igarotzeko. Turismo bulegotik 2.626 lagun pasa dira, iaz baino %52 gehiago. Bisitari gehienak Espainiatik etorri dira. Madrildik iritsi dira turista gehien, Donostia Turismoak, ordea, Galiziatik inoiz baino lagun gehiago etorri direla nabarmendu du.

Turismo arduradunak pozik dira maiatzeko zubian izandako bisitarien harrera dela-eta. Iaz, 1.725 lagun pasa ziren turismo bulegotik, aurten baino %52 gutxiago. Eguraldi onak eta Aste Santu goiztiarra izan dira Donostia Turismoko arduradunen ustez, bisitariak maiatzeko zubian etxetik atera eta Donostiaraino hurbiltzeko arrazoia.

Bisitari gehienak Espainiatik etorri dira, %70,5 hain justu. Frantziatik etorritakoak %11 izan dira eta kopuru txikiagoan, Italiatik Amerikako Estatu Batuetatik eta Herbeheretatik iritsi dira.

Galiziako bisitariak gora

Urtero legez, Madrilgo (%29,4) eta Herrialde Katalanetako (%21)herritarrak dira beren jai egunak igarotzeko hiria aukeratzen dutenak. Maiatzeko zubian, bestetan ez bezala, galiziarrez bete dira hiriko kaleak.

Bisitari hauetatik, gehienek, gainera, ostatuak aukeratu dituzte lo egiteko. Bisitarien %33,8ak eman dute gaua ostatuetan, %31k 3-4 izarretako hoteletan eta %8,9k nekazal etxeetan.

Autoz datoz bisitariak

Donostiara heltzeko modurik erabiliena autoa izaten jarraitzen du. Erdiak baino gehiagok (%59) egiten du bidaia autoz, %29ak autobusez eta %5,6k hegazkinez.

 

datua



2.626

Bisitari turismo bulegotik. Gora egin du maiatzeko zubian artatutako turista kopuruak.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

Lege Informazioa