Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2008ko urriak 14, Asteartea

Harpidetu zaitez!

80 metro karratu gehiago ditu Gurea elkarteak

Altza

Lanak bukatu dituzte eta ekaina hasieran zabalduko dute; sukalde berria dute eta elkartea informatizatu dute.

r. perez



Altzako Gurea elkartea handitu egin dute. Ondoko lokala erosi du elkarteak eta horri esker 80 metro karratu gehiago izango ditu hemendik aurrera.

Ekainean inaugurazio ofiziala egiteko asmoa dute elkarteko kideek. Dena dela, asteburu honetan bertan izango da mugimendua Errotetako elkartean. Izan ere, ostiralean bazkideentzako barrikotea egingo dute eta larunbatean zikloturista talde beterano batek bapo bazkaldu ahal izango du elkartean 115 kilometroko ibilaldia egin eta gero.

WI-FI eta guzti

Gurea elkartea 1977an eratu zuten eta 2006ko hasieran erosi zuen ondoko lokala ¬eliza ebangelistarena zen¬ eta joan den urtearen azaroan ekin zieten handitze lanei. Joaquin Luhia elkarteko kideak esan du askoz erosoago egongo ahal izango direla elkartean. Sukalde berria jarri dute eta elkartea informatizatu dute; besteak beste sarraila elektronikoa izango du elkarteak eta WI-FI-a ere jarri nahi dute, haririk erabili gabe Interneten nabigatzeko.

Elkartea zabaldu badute ere, ez dute bazkide gehiago hartzeko asmorik. Orain elkarteak 125 bazkide ditu, haietako 15 erretiratuta.

Zaharrentzako bazkaria buruan

Elkartea inauguratu osteko lehen jarduerak zeintzuk izango diren erabaki dute. Hala, udal ordezkariekin egingo dute inaugurazio bazkaria. Bestalde, senidetasun bazkaria ere egingo dute ekainaren bukaera inguruan. Urtero, bestalde, martxoa inguruan Altzako zaharrentzako bazkaria antolatu ohi du Gureak. Aurten obrengatik bertan behera utzi behar izan dute, baina elkartea zabaldu bezain laster helduko diote bazkari horri. «Adinduak gogotsu dabiltza bazkaria noiz egingo zain», esan du Joaquin Luhiak.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Hitzaldia

Hitzaldia Arcadi Oliveresekin
ERDIALDEA, ONCE aretoan (Etxaide, 1) - 2008-10-17

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa