Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2008ko irailak 7, Igandea

Harpidetu zaitez!

Norvegia eta Euskal Herriko abesbatzak bat eginik

Musika

Larunbatean Santa Maria Basilikan eta hurrengo astelehenean EHUko gelategian izango da Donosti Ereski abesbatza Norvegiako abeslariekin.

nerea lizarralde



Norvegia eta Euskal Herriko hainbat abesbatzek bat egingo dute hurrengo egunetan. Antolatzailea Donosti Ereski Abesbatza izan da. Bertako kideek argi daukate beraiena kantuan aritzea dela. Hala eta guztiz ere, urtean zehar egiten dituzten emanaldiak osatzeko kultur jarduerak antolatzen animatu dira.

Norvegia eta Euskal Herriaren arteko elkartrukea

Norvegiako Abildso Bygdekor abesbatzarekin egin duten elkartrukea zenbait emenaldi eta mintegirekin borobilduko dute. Hurrengo udan, Norvegian zehar bira egitea espero dute. Iaz ekin zioten mota honetako kultur jardunaldiak antolatzeari eta aurten ere ekimenarekin jarraitzea erabaki dute. Pirinioen inguruko jardunaldiak prestatu zituzten iaz eta harrera bikaina izan zuten.

Migel Zeberio Donosti Ereskiko zuzendariaren ustez jardunaldiok oso bereziak dira: «Ez dira ohiko emanaldi klasiko serioak. Nahiko eklektikoak eta bitxiak dira. Musika klasikoa desdramatizatu nahi dugu nolabait. Ohiko publikoaz gain entzule berriak erakarri nahi ditugu jardunaldi hauen bidez».

Bygdekor, Donosti Ereski, Eskifaia eta Laskorain abesbatzak, Et Incarnatus orkestra, Gerardo Rifon organo jolea eta Martin Dahl eta Sivano Baztan bakarlariak. Horiek guztiek parte hartuko dute larunbat honetan Santa Maria basilikan egingo den emanaldian. Hurrengo kontzertua EHUko gelategiko eskaileretan izango da, maiatzaren 12an, astelehena. Abesteaz gain, euskarazko eta norvegierazko olerkiak ere irakurriko dituzte. Berezia izango da Aquariumean prestatu duten jarduera. Vikingoak eta Euskal Herria izenpean, proiekzioak, solasaldiak eta Donosti Ereskiko haurren emanaldia izango da. Miguel Zeberiok azaldu du «Norvegiako abesbatzakoak oso jatorrak eta oso dibertigarriak dira. Asko bidaiatu dute eta ziur naiz emanaldi izugarriak izango direla».

 

EGITARAUA



Maiatzak 10. Kontzertua Santa Maria basilikan, 19:00etan.

Maiatzak 11. Norvegia eta Euskal Herria fiordo batetik ikusita, Aquariumean 19:30ean.

Maiatzak 12. Kontzertua, EHUko gelategian 19:00etan.

Maiatzak 23. Vikingoak eta Euskal Herria Aquariumean 20:00etan.

Maiatzak 28. Eskiaren hastapenak. Eskiaren 100 urteak Gipuzkoan, Kutxaren Arrasate aretoan 20:00etan.

Maiatzak 31. Europako glaziarrak, garai bateko erlikia, Kutxaren Arrasate aretoan 20:00etan.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Bideo emanaldia

'PTX, Krake-Lur'
DONOSTIA, M.A.D. (Larramendi kalea, 4) - 2008-09-09

Musika

M.A.D Session
DONOSTIA, M.A.D. (Larramendi kalea, 4) - 2008-09-10

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa