Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2008ko urriak 14, Asteartea

Harpidetu zaitez!

Atzeratuta doaz Erdialde zahar zahar etxeko berritze lanak

Hirigintza

Txurruka kalean berritzen ari diren etxebizitza eta zahar etxeko lanen arteko gorabeherak eragiten ari dira atzerapena.

xabier etxabe



Idiakez kalean dagoen zahar etxea barrutik hustu eta berritzen ari dira. Txurruka kalean ere etxebizitza berria egiten ari dira eta etxebizitza bateko eta besteko atzealdeek bat egiten dute. Atzealdea berritzeko bi aldeek dituzten gora beheren ondorioz, zahar etxea berritze lanak atzeratu egingo direla esan du Susana Garcia Chueca Ongizate zinegotziak.

Idiakezeko zahar etxearen eta Txurruka kaleko etxebizitzaren atzealdean doazen argi eta aireztapen bideak non jarri zehaztu behar dute, besteak beste, eta ados jartzeko zailtasunak dituztela esan du Ongizate zinegotziak. Bi aldeen artean bat egiteko arazoengatik, lanak bukatzeko aurreikusitako zazpi hilabeteak ez dira nahikoak izango. Hortaz, zaila izango da Idiakez kaleko zahar etxea udazkenerako zabalik egotea.

Zahar etxea berritzeko Udalak 530.750 euro bideratu ditu. Aurrekontu horrekin lau solairuak lotzeko igogailua eraikiko dute. Adinekoek zahar etxean sartzeko arazorik izan ez dezaten sarreretan arrapalak egingo dituzte eta neguan hotzik pasa ez dezaten, berogailu sistema berria jarriko dute.

Martxa onean doaz Aieteko zahar etxeko lanak

Idiakez kaleko zahar etxeko obrak ez bezala, Aieteko zahar etxeko lanak martxa onean doazela adierazi du Susana Garcia Chuecak. Aurreikuspenak betetzen badira, uztailetik aurrera itxura berria izango du zahar etxearen, Lantxabe Auzo Elkartearen eta Gurutzeaga abesbatzaren egoitza den Topalekua.

Uztailerako dotore egongo da -Aieteko parkeko eraikin honen kanpoaldea zein barrualdea. Kanpoaldean, etxaurrea guztiz eraberrituko dute, «jatorrizko kolore eta diseinura itzuliz», esan du Chuecak. Barrualdeari dagokionez, igogailua jarri, sukalde berria egin, komunak aldatu eta bilera gela egokituko dute, besteak beste.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Jardunaldia

Kontzentrazioa pobreziaren aurka
ERDIALDEA, Bulebarreko kioskoan - 2008-10-17

Hitzaldia

Hitzaldia Arcadi Oliveresekin
ERDIALDEA, ONCE aretoan (Etxaide, 1) - 2008-10-17

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa