Donostia Turismoaren bisita gidatuak indartzearen aldekoa da EAJ
Turismoa
Aste Santuan hirira etorritako bisitarien artean, %0,89k eskatu zuen bisita gidatua.
x. etxabe
Bisita gidatuak hiriko ondare eta aberastasunak ezagutzera emateko modua izan daitezkeela jabetuta, Donostia Turismoaren bisita gidatuak indartzeko eskatuko du EAJk.
Mertxe Garmendia EAJko zinegotziak aditzera eman dituen datuak «kezkatzekoak» direla esan du. Aste Santuan 5.594 lagun etorri ziren hirira. %3,3 egin zuen gora 2007an etorritako bisitarien kopuruak. Horietatik 49 lagunek (%o,89) bakarrik gozatu zuten Donostia Turismoaren bisita gidatuez. Maiatzeko zubian ere, datuak ez ziren hobeak izan. 2.626 bisitari izan ziren Donostian eta 28k egin zuten bisita gidatua.
Donostiak Europako Kulturaren Hiriburu bihurtu nahi duela kontuan hartuz, «hiriaren eskaintza ezin da pintxo eta inguruko edertasunera mugatu soilik», dio Mertxe Garmendiak. Hori dela eta, bisitariei eskaintza ugaritzeko baliabide gehiago jartzeko exijitu du EAJko zinegotziak.
Oñati hartu du EAJk adibide
Bisita gidatuak Oñatin hirian baino arrakastatsuak direla azaldu du Garmendiak. «Aste Santuan Oñatira joan ziren 733 bisitarietatik 365 lagunek, erdiak, egin zuten bisita gidatua. Maiatzeko zubian, berriz, 390 bisitaritik 289k egin zuten bisita, %75a.