Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2008ko abuztuak 8, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Klarinetea, Musika Familian zikloko saioan protagonista

M usika

Bihar Kursaalen 24 klarinete ezberdin erabiliko dituzte Salmoeko hiru kideek familia osoari eskainitako ikuskizunean.

erredakzioa



Carles Riera, Emilio Ferrando eta Albert Gumik Salmoe hirukotea osatzen dute. 24 kidek osatzen duten klarinetearen familia zabalaren berri emango dute modu erraz eta dibertigarrian. Izan ere, biharko musika emanaldia Kursaal Fundazioaren Musika Familian egitarauaren barruko saioa da. Helburua, familien eta musika klasikoaren arteko harremana estutzea da. Salmoe hirukoteak eskainiko duen kontzertua Udalaren Musika eta Dantza Eskolarekin elkarlanean antolatu du Fundazioak.

Klarineteen familia zabala

Klarineteen aitzindari diren chameaux-etatik hasi eta klarinete handi eta modernoetaraino, banan-bana guztien ezagugarriak azalduko dituzte musikariek. 1993an sortutako taldearen izenak ere lotura handia du musika tresna honekin, klarinetearen aitzindari baten izen italiarra baita Salmoe. Umoreak eta goi mailako musikak bat egingo dute guraso eta seme-alabentzako saio honetan.

Carles Riera, ibilbide luzeko klarinetejolea

Salmoeko Carles Riera 40tik gora klarinete historiko eta garaikidez osatutako bildumaren jabe da. Riera klarinete jole aitzindaria da gainera klarinete historikoen inguruko dokumentazioa eta informazioa zabaltzen.

Ganbera musika jo ohi du Carles Rierak. Orkestrarako musika ere interpretatu izan du eta bakarlari bezala ere aritu da hainbat aretotan, Sidneyko Opera, Londreseko Queen Elizabeth Hallean, Amsterdameko Concertgebown edo Pariseko Theatre des Champs Eliseesen, besteak beste.

The English Concert, Europa Galante, Orquestra de Cambra Teatre lliure eta Galiziako Orquesta Filharmoniarekin batera egin ditu birak, baita diskoak grabatu ere. Salmoe hirukotearen sortzailea izateaz gain Bartzelona ondoan dagoen Riera Granollerseko Udal Musika Eskolako zuzendaria da eta eskolak ematen ditu Espainian.

 

FITXA



Ikuskizuna. 3 musikari, 6 esku, 12 nota, 24 klarinete!.

Noiz. Bihar, 12:00etan.

Non. Kursaaleko Ganbera Aretoan.

Sarrerak. 6 euro.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa