Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2008ko urriak 7, Asteartea

Harpidetu zaitez!

Alicanteren kontrakoa, orban handiena

Saskibaloia

Gaur jokatuko du Bruesak Ligako azken partida etxean Plus Pujol Lleidaren kontra (21:00)

raul perez



Joan den denboraldia gazi-gozoa izan zen Bruesa Gipuzkoa Basketentzat. Gozoa ACB Ligako talde onenak Illunben izan zirelako. Eta gazia partida gutxi irabazi zituztelako. Aurten LEB Ligan ez dira horren talde onak igaro Bruesaren kantxatik, baina iaz baino partida gehiagotan atera dira zaleak ahogozoarekin.

Bruesak 15 partida jokatu ditu Illunben eta haietako 12 irabazi ditu. Ziurrenik, zaleek ez dute oraindik lehena ahaztu. Luzapenaren ondoren irabazi zuten Lasoren jokalariek Breoganen kontra 100-97 Andy Pankok sartutako hiruko ikusgarriari esker.Etxean jokatutako hurrengo lau partidak irabazi zituen Bruesak. Cai Zaragoza, Burgos, Cantabria eta Rosalia esku hutsik itzuli ziren etxera. Los Barriosek, ordea, ustekabea eman zuen eta Lasoren taldearen bolada ona eten egin zuen (74-79).

Porrot mingarria

Etxean galdutako lehen partidak ez zuen eragin txarrik izan taldearengan, eta Illunben jokatutako hurrengo sei partidak poltsikoratu zituen. Etxean ez ezik, kanpoan ere ezin hobeto zebilen Bruesa, harik eta Aste Santuaren bezperan Alicante iritsi zen arte. Lehen postuko borrokarako oso neurketa garrantzitsua zen. Partida estua izan zen, baina azken minutuetan Alicantek ihes egin zuen markagailuan eta neurketa irabazi zuen (79-90). Lehen itzuliko porrotak ez bezala, Alicanteren kontrakoak lur jota utzi zuen Bruesa eta hurrengo partidetan, bai etxean bai kanpoan, taldea ez da denboraldi hasieran bezain indartsu agertu. Melillak, adibidez, 81-83 irabazi zuen.

Duela bi aste norabidea zuzendu zuten Pankok, Hopkinsek eta bere taldekideek Palmari erraz irabazita. Gaur irabaztea ezinbestekoa du Bruesak. Lehen postua lekutan du ¬CAI Zaragozak geratzen diren bi partidak galdu beharko lituzke¬, baina bigarren postua ziurtatzeko ezin du gaur hutsik egin. Illunben jokatuko duten hurrengo partida kanporaketetan izango da, hilaren 20an.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Ikastaroa

LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa