Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2008ko urriak 7, Asteartea

Harpidetu zaitez!

Kale Lagunakek Ohorezko B Mailara igo nahi du

Belar hockeya

Lehen Mailan bigarren postuan geratu ostean, asteburu honetan Galizian jokatuko du igoera fasea.

erredakzioa



Denboraldiko asteburu garrantiztusenean dago Kale Lagunak. Galiziara bidaia egin dute taldeko jokalari guztiek, gaur, bihar eta etzi Espainiako Ohorezko B Mailan egoteko igoera fasea jokatu behar dutelako. Egindako denboraldia borobiltzeko aukera du modu honetan Kale Lagunakek.

Bi multzotan banatu dituzte igoera fasea jokatuko duten talde guztiak. B multzoan dago Kale Lagunak Hockey Albor, Natacio Linia eta Universidad Sevillarekin batera. Liga bigarren postuan bukatu dute Kale Lagunakeko jokalariek, denboraldi osoan gainera, lehia bizia izan dute Donostiako Atletikoko taldearekin; lehen postua izan dute lehian baina azkenean Kale Lagunakek ezin izan du Donostiako Atletiko sailkapenean gainditu. Orain, ordea, igoera faseko azken fasea jokatzeko txartela irabazi nahi dute asteburu honetan donostiarrek.

Azken fasea, bi aste barru

Gaur Natacio Liniaren kontra ariko da Kale Lagunak 18:00etatik aurrera. Bihar, berriz, Universidad Sevillaren kontrakoa jokatuko du arratsaldeko lauretan eta igandean, Alborren kontra jokatuko du azken partida eguerdian.

Kale Lagunak sailkapeneko lehen bi postuetan geratzen bada, bi aste barru jokatuko den azken fasean ariko da Espainiako Ohorezko B Mailarengatik lehian.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Ikastaroa

LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa