40 haur sahararrek hiriko familietan pasako dute udara
Lankidetza
Haur sahararrei egiten zaien ongi etorri festa uztailaren 20an izango da eta Intxaurrondon egingo dute.
x. etxabe
Aljeriako basamortuko errefuxiatu kanpamentuetan bizi diren haurren osasun egoera hobetu, basamortuak eskaintzen ez dituen baliabideak ezagutarazi edota itsasoaz gozatzeko aukera eskaintzea du helburu Oporrak Bakean ekimenak. Araba, Bizkaiara eta Gipuzkoara 470 haur etorriko dira, horietatik 40 hirira. Aurten, adimen urritasuna duten lau ume ekarriko dituzte oporraldietara.
7 eta 12 urte bitarteko haurrak ekainaren 23 eta 24an iritsiko dira Euskal Herrira. Abuztuaren bukaera arte bi hilabete pasako dituzte bertan. Familiek begirale talde baten laguntza izango dute beti. Begirale hauek, gainera, hainbat jarduera antolatuko dituzte haur eta familiekin.
Haurra etxean jaso nahi dutenentzat eskuorriak banatuko dituzte ikastetxeetan. Eskuorria betetzen duten familiek Goikoa jauregiko Lankidetza bulegoan aurkeztuko beharko dute.
Ongi etorri festa Intxaurrondon
Urtero Araba, Bizkaia eta Gipuzkoara datozen haurrei ongi etorri festa antolatzen diete. Aurtengo festa eta bazkaria uztailaren 20an izango da eta Intxaurrondon antolatuko dute.