Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2009ko uztailak 4, Larunbata

Harpidetu zaitez!

Japoniako zinema beltzari eta Mario Monicelli italiarrari atzera begirakoa

Zinemaldia

Irailaren 18tik 27ra izango da aurtengo 56. Zinemaldia.

nerea lizarralde



Oraindik ez dute esan nor pasatuko den Zinemaldiko alfonbra gorritik, ezta zein film, aktore edo zuzendari izango diren Donostian egun horietan, baina bi atzera begirakoen edukina aurreratu dute zinema jaialdiaren aurkezpenean. Bata Japoniako zinema beltzari eskainitakoa eta Mario Monicelli zinemagilearena bestea.

Komedia italiarraren ikurra

Mario Monicelli (Erroma, 1915), oraindik ere lanean jarraitzen duen Italiako zinemagintzako klasikoa da. 50.eko eta 60.ko hamarkadetan komedia Italiako generorik garrantzitsuena izan zen. Aurretik ere Zinemaldiak landu izan du garai honetako Italiako zinema eta Mario Monicelli lau aldiz lehiatu da Donostian. Guztietan sari bat edo beste eskuratu du. Komikotasunaren esentzia jasotzen duen Rufufu da filmik ezaguna. Beste genero gogorragoak ere landu zituen Gerra Handia edo Queremos los Coroneles pelikuletan. Bere esanetara Vittorio Gassman edo Marcello Mastroianni aktoreak izan ziren. Atzera begirako honek Monicelliren 40 film esanguratsuenak bilduko ditu.

Japongo gangster eta hiltzaileak

Ekialdeko zinemako joera emankorrenetako baten atzera begirakoa da bigarrena: Japoniako zinema beltza. 1920tik gaur egunera artekoa. Zinema poliziakoak eta kriminalak hamaika ekoizpen ditu Japonian. Hala ere genero hau erabat ezaguna da Mendebaldean. Yakuzak, emakume bakartiak, gaizkileak, gangsterrak, hiltzaileak... Akira Kurosawa eta Shohei Imamura dira egile klasikoenak. 90.eko hamarkadatik hona Takeshi Kitano, Takashi Miike edo Kiyoshi Kurosawa zuzendariei esker genero honek gorakada bizi du.

Aurten, iaz bezala, Oscar Marine disenatzaileak egin du Zinemaldiaren kartel ofiziala: «Foku handi bat da. Bozgorailu bat, proiektagailu bat. Talentua igortzen eta jasotzen duen antena erraldoi bat. Zinemagintzako erreferentzia eta sinbolo bat da».

Mikel Olaziregi zuzendariak aurtengo edizioko erronkaz hitz egin du: «Garrantzitsuena ez da ikusle gehiago izatea, publikoa fidelizatzea baizik, beraiek gustura sentitzea. Zinemaldia azken finean zaindu beharreko ondarea da. Bisitan etortzen diren zinemagile eta aktoreek izugarri eskertzen dute esaterako filmak ikusle arruntekin ikusi ahal izatea, eta ez zinemako industria kritikariekin soilik». Atzera begirakoak ere komentatu ditu Olaziregik: «Monicelli komedia italiarraren maisua da. 94 urte ditu eta energia izugarria du oraindik. Ehun film baino gehiago errodatu ditu. Bere azken filma La Rosa del desierto da, 2006koa. Bestalde, Japonia beltzez -ek Japonian inportatutako generoa erakutsiko digu, ez du samuraien japoniarren filmeekin zerikusirik. Zinema poliziakoaren ikuspegi moderno eta erradikala ikusiko dugu». Viggo Mortensen, Demi Moore, Richard Gere... Glamourrez betetako edizioa izan zen iazkoa. Aurten ere maila horretara iristen saiatuko dira.

Iazko aren balantzea

Iaz sarreren salmenta %8 hazi zen eta Zinemaldiko jarduera guztiek harrera bikaina izan zuten. 200.000 ikusle inguru izan ziren egitarauko proiekzioetan.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

Lege Informazioa