Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2008ko urriak 7, Asteartea

Harpidetu zaitez!

Ten Con Ten talde donostiarra Gazteen Antzerki Topaketetan

Antzerkia

Ten Con Ten talde donostiarrak haurrentzako euskarazko 'Ingurumenua' antzezlana aurkeztuko du XX. Gazteen Antzerki Topaketan

nerea lizarralde



Groseko Ekaitz Agirre, Hernaniko Rocio Martinez eta Añorgako Jon Ander Alonso dira komedia honetako protagonistak. Haurrentzako ikuskizuna prestatu dute, Ingurumenua. Obra dibertigarria, koloretsua eta pedagogikoa. Hiru sukaldarien papera jokatzen dute, chef frantziarrarena eta bi sukalde-laguntzaile italiar eta euskaldunarena. Menu bat prestatuko dute baina barazkiek kolorea galdu dutela ikusiko dute. Jolasaren bidez ingurumenaren inguruko zenbait kontzeptu azalduko dizkiete. Ekaitz Gonzalez protagonistak abesti edo dantza batekin konparatu du obra, errimo oso berezia baitu.

Obra ez du Ten Con Ten taldeak sortu. Ingurumenua banandutako Oreretako Kolax taldearena da. Ten Con Tenek antzezlana berreskuratu egin du eta moldaketa lan batzuk egin eta gero berriz taularatuko dute. Antzerki talde gazteak urte bete besterik ez du eta antzoki batean arituko diren lehen aldia da. Orain arte antzerkia soilik kalean egin dute. Errioxan esaterako. Iaz, udan, Errioxako herri txiki bateko erdi aroko azokarako ikuskizuna prestatu zuten. Bertako herri kondaira bat interpretatu zuten. Baina ez dira aktore hasiberriak. Egia da aktore amateurrak direla baina guztiek egin dituzte antzerki ikasketak eta denek egin dute lan obraren batean. Egun, 15 bat lagunek osatzen dute taldea. Jatorria Errenteria-Oreretako antzerki tailer batean du, Arantxa Ezkerrak sortutakoa. Orain hamar urte, Ezkerrak antzerki talde bat sortzea pentsatu zuen, beste lagun batzuekin batera, Andoni Agirregomezkorta aktorea, tartean zela. Inolako erantzunkizun edo ardura komertzialik gabeko muntaiak sortu nahi zituzten. Pixkanaka-pixkanaka jendea biltzea lortu dute.

Iaz hasi ziren entseatzen, duela urte bete. Ez da batere lan erraza izan, bakoitzak bere ardurak baititu eta zaila da elkarrekin egotea. Beraien ustez topaketa hauek antzerki amateurraren plataforma da eta etorkizunean egongo diren aktoreen erakustaldia da.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Ikastaroa

LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa