Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2008ko abuztuak 8, Ostirala

Harpidetu zaitez!

«Ikastolaren urte guztiak barru-barruan sartuta dauzkagu»

KONTXITA BEITIA ð- Zurriola ikastolako lehenengo irakaslea

Elkarrizketa

40. urtemugan ikastolak bere lehenengo irakaslea omendu du

nerea lizarralde



Bere etxean hasi zen ezkutuan haur txikiei eskolak ematen eta hor hasi zen Zurriolaren proiektua. Ordutik hona Kontxita Beitiak ez du sekula ikastolarekin harremana galdu.

Nolakoak ziren hasierako urteak?

Lanean egunerokotasunean ari direnak ez dira urtemugez konturatzen baina sortzaileok urteak barru-barruan sartuta dauzkagu. Sorrera oso gogorra izan zen. Ilusioz beteriko proiektua zen, baina oso momentu txarra zen. Bi salbuespen egoera bizi genituen urte hartan bertan. Bilerak egiteko ere ez ginen gai, ez geneukan lekurik. Etxeetan egiten genituen baina taldeka sartzen baginen hori ere debekatuta zegoen. Hala eta guztiz ere abian jartzea lortu genuen 68an eta oso pozik gaude ikastolak egin duen bidearekin. Amets bat egia bihurtu da.

Nortzuk izan zineten lehenengo irakasleak?

Mari Tere Lola, Maite Garagorri eta ni neu. Ni nire etxean hasi nintzen eskolak ematen. Lokal bat lortu genuenean nolabait euskararen plazaratzea izan zen. 66. urtean neure buruari galdetu nion, gela batean ezkutatuta jarraitu beharko al dugu bizitza osoan? Gainera ordurako Jakintza eta Ikasbide ikastolak sortuta ziren. Grosen ere gai izan behar ginen ikastola bat aurrera ateratzeko. Iñaki Alkainek lagundu zidan nire asmoa abian jartzen. Jende mordoa inplikatu zen. 68an lortu genuen Ramon Maria Liliko lokala. Bentilaziorik eta argirik gabe eta azkenean Villa Sacramentora joan ginen, gaur arte.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa