Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2008ko urriak 7, Asteartea

Harpidetu zaitez!

Zaborra Bizkaira eramatea ez dela konponbidea uste du San Markoseko Mankomunitateak

Ingurumena

Gaikako bilketa sustatzeko, atez ateko bilketaren aldeko apustua egingo du Mankomunitateak.

erreDAkzioa



Gipuzkoako eta Bizkaiko Foru Aldundiek akordioa sinatu zuten ostegunean, urtean 25.000 tona zabor Gipuzkoatik Bizkaira bideratzeko. Hitzarmena 2012. urtean, Zubietako errauste planta martxan jarri arte indarrean egongo da. Hitzarmenak San Markos zabortegia ixtea ahalbidetuko duela iragarri zuen Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak.

San Markos Mankomunitateko arduradunek ez dituzte Foru Aldundiaren neurriak begi onez ikusi. «Zaborra Gipuzkoatik Bizkaira eramatea adabaki edo partxe bat da, errauste planta sustatzen duen ereduak denbora irabaz dezan». Erraustea baino, murriztu, berrerabili eta birziklatzea dira, San Markos Mankomunitateko arduradunen iritziz, zaborraren arazoari irtenbidea bilatzeko hiru ardatzak.

Markel Olanoren helburu bakarra errauste planta eraikitzea dela diote. Ahaldun nagusiak proposatzen dituen neurriak ez direla behar beste eraginkorrak azaldu dute. «Gaikako bilketa eraginkor batez 3 urtetan Gipuzkoan nahastuta biltzen den zaborra %70 murriztu daiteke».

Honela, gaikako bilketa bultzatzeko «hondakinen kudeaketa errotik aldatuko duen» atez ateko bilketa sustatuko du San Markos Mankomunitateak.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa