Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2008ko irailak 7, Igandea

Harpidetu zaitez!

Europako Kultura Hiriburu bihurtzeko hautagaitza adostu du Udalbatzak

Kultura

Europako Kulturaren Hiriburu bihurtzeko herritarren partaidetza ezinbestekoa dela azpimarratu dute.

x. etxabe



Paisaia eta gastronomiaren hiri izateaz gain, Donostia kulturaren hiria bilakatzeko nahia agertu du Odon Elorza alkateak. Europako Kulturaren Hiriburu bihurtzea izango da Donostiak datozen urteetan izango duen helburu nagusietako bat eta udal talde guztiek izendapena lortzeko lanean aritzeko gogoa adierazi dute. Honela, 2016an hiria Europako Kultura Hiriburu bihurtzeko hautagaitzari baietz esan zion atzo Udalbatzak.

Talde guztiek azpimarratu dute Kulturaren Hiriburu bilakatzeko ezinbestekoa izango dela herritarren partaidetza. Horretarako, egitasmo honen inguruko informazioa etxe guztietara iritsi behar dela esan du EAren bozeramaile Jaione Arratibelek. «Parte hartzea aktiboa izan dadin, webguneak, tailerrak, mintegiak... sustatu behar ditugu». Proiektuan herritarrak zein hiriko beste eragile guztiak murgiltzea nahi dute. «Pertsonalismo guztien gainetik taldean lortutako arrakasta» izan behar dela gogoratu du Maria Jose Usandizaga PPren bozeramaileak.

Proiektuaren inguruko xehetasunak ezagutzeko, ekainerako hautagaitzaren inguruan lan egingo duen bulegoa irekiko dute Victoria Eugenian.

Euskara, izendapena lortzeko adierazleetako bat

Elkarren artean osatuko duten kultur ekitaldi sortaz gain, hiriak berezko dituen bi kultura aberastasun sendo dituela gogoratu du EB-Aralarreko zinegotzia Ainhoa Beolak. «Donostiar askorentzat ama hizkuntza eta eguneroko hizkuntza dena, euskara, batetik, eta bestetik, Iparraldea ondoan dugulako, mugakide izaerak bereizten gaitu».

Tabakalera izango da 2016ko ardatzetako bat

Donostiarren izaerarekin lotutako ezaugarriekin batera, kultura azpiegiturek ere berebiziko garrantzia izango dute hiria Europako Kulturaren Hiriburu bihurtzeko garaian.

San Telmo museoa, Musikene, Aieteko jauregia... Hiriko eraikin ugari izango dira etorkizunean kulturaren ardatz. Udal talde guztiak, ordea, bat datoz 2016rako eraikin guztietan esanguratsuena, Tabakalera izango dela. «Tabakalera hiriak, Gipuzkoak eta Euskadik duen proiektu estrategikorik garrantzitsuenetakoa da, izendapena lortzeko berebizikoa», zehaztu du Xabier Ezeizabarrena EAJren bozeramaileak.

Azpiegiturekin batera, biolentziarik gabeko hiri baten alde lan egin behar dela argi utzi du Odon Elorza alkateak. «Terrorismoak ez du beharrezkoa den giroa sortzen laguntzen. Hortaz, bakearen aldeko programa osatzeko gogor lan egingo dugu, hautagaitzaren ardatz nagusienetako bat izango da hau».

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Musika

M.A.D Session
DONOSTIA, M.A.D. (Larramendi kalea, 4) - 2008-09-10

Musika

Raiz Dx
DONOSTIA, M.A.D. (Larramendi kalea, 4) - 2008-09-11

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa