Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2008ko urriak 7, Asteartea

Harpidetu zaitez!

Eraikinek energia aurrezteko araudia jarriko dute irailean indarrean

Ingurumena

Araudi berriaren bidez, etxebizitzetan ura aurreztu eta hondakinak hobeto kudeatzea nahi dute.

xabier etxabe



Kiroldegi eta beste udal eraikinetan ura aurrezteko edo eguzki energiari etekina ateratzeko neurriak hartu ditu Udalak. Energia aurrezteko neurri hauek eraikin pribatuetan ¬eraikin arruntetan¬ ezarri nahi ditu Udalak, eta horretarako araudi berria sortu du. Denis Itxaso Ingurumen zunegotziak aurreratu duenez, araudia irailean jar daiteke indarrean.

Udalak klima aldaketaren aurkako plana du indarrean eta plan honen ardatzetako bat izango da etxebizitzetan energia aurrezteko araudia. Honen bidez, hirian eraiki edo eraberritu behar dituzten etxebizitza eta lokalek araudiak zehaztuko dituen ingurumen baldintzak bete beharko dituzte.

Aldaketa honekin, etxebizitza berriak garestiagoak izango diren arren, «etxera iristen diren ordainagiriak txikiagoak izango direla», esan du Ingurumen zinegotziak.

Irailean, araudia indarrean jartzen denean, hauek izango dira etxebizitza berriek karbono dioxidoa gutxitu eta energia aurrezteko hartu beharreko neurriak. Energia alferrik ez galtzeko, leiho, harresi eta teilatu egokikiak jarri beharko dituzte. Bestetik, berogailu eta argiztapenak energia aurrezteko ahalik eta eraginkorrenak izan beharko dira. «Berogailu sistema neurtuta eta kontrolatuta egon beharko du; era horretan egindako kontsumoa zenbatu ahal izango dugu», azaldu du Ingurumen zinegotziak. Era berean, etxebizitzako ura berotzeko plakak eta argindarra sortzeko plaka fotovoltaikoak jartzea aurreikusiko du araudiak.

Argindarra eta berogailuaren energia aurrezteko irtenbide hauekin batera, ura alferrik ez xahutzeko eta hondakinak behar bezala bereiztu eta birziklatzeko helburua du araudi honek.

Neurri sorta honen bidez eraiki eta eraberritutako etxebizitzek ur gutxiago gastatzeko sistema berriak izango dituzte komun eta iturrietan. Etxebizitzek ere birziklapenerako hondakinak ¬zabor orgainkoa, ontziak, papera eta kartoia, beira eta bestelako hondakinak¬ uzteko tartea izan beharko dute. Birziklapenerako ez ezik, etxebizitzek ere bizikleta edota haur kotxea uzteko espazioa erabilgarri izan beharko dute.

Eraberritze lanak egiteko diru laguntzak

Energia aurreztu eta klima aldaketaren aurka borrokatzen lagunduko duten neurri hauek ezartzeagatik Udalak diruz lagundu nahi ditu araudia betetzen dutenak. Denis Itxasok aipatu duenez, ingurumenaren aldeko neurri hauek hartzeagatik «eraikitze lanak egiten dituztenei zergak arintzea aztertzen ari gara».

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Ikastaroa

LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa