Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2008ko azaroak 21, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Ikastoten Elkarteak Santo Tomas lizeoa aukeratu du Ikasys, ordenagailuz lagundutako irakaskuntza sistema, frogatzen hasteko. Ordenagailuek, eta 220.000 ariketek osatzen dute sistemaren oinarria.

Ikasleak ordenagailua zuzentzen

mikel goñi

T eknologia berriak eta ohiko ikaskuntza uztartzen ditu Ikasys programak, izena bera da horren islada. Ariketak egin eta zuzentzeko tresna izan nahi duen programa frogatzen ari dira Santo Tomas lizeoan. Azken buruan, Ikastolen Elkartearen proiektu honek hezkuntzarako lagungarri izango den tresna informatikoa jarri nahi du ikasleen eskura.

Hardware, software eta estrategia kurrikularrak dira Ikasys programaren osagaiak; hau da, euskara sinplean, ordenagailuak eta hauek harremanetan jartzeko tresneria fisikoa, programa informatikoak eta haurrek ikasteko edukiak.

Ordengailu tontoak

Izen potoloen gainetik, tresna berri hauek erabiltzean bilatzen dutena honakoa da: haurrak teknologia berriekin ohitzea eta era berean, nork bere erritmoan ariketak egin ahal izatea. Ordenagailuek, baina, ez dute irakaslea ordezkatuko. «Orain arte koadernoek izan duten zereginaren antzekoa izango dute», adierazi du Itziar Beristain Santo Tomas lizeoko Lehen Hezkuntzako koordinatzaileak.

Astean bost ordu emango dituzte hemendik ikasturte bukaera arte ordenagailu txiki hauen bidez ariketak eginez; ikasgai bakoitzeko ordubete.

Seigarren mailako gela bateko haurrak ari dira programaren onurak eta akatsak frogatzen. «Ordenagailu hauek tontoak dira... den dena esan behar zaie», esaten diote haurrek irakasleari.

Frogatzeko gauza ugari

Ikasys bezalako programak ehunka elementu txikiek osatzen dituzte. Hori dela eta, saiakera epeak asko luzatzen dira. Ikasturte honetako azken hilabeteetan datorren ikasturtean frogatuko dutena probatzen ari dira. Hau da, hemendik bi ikasturtera zabaltzen hasiko den programa orain hasi dira aztertzen.

«Ordenagailuei sagua jarri edo ez, bateria betetzeko sistemarik egokiena bilatu, edota ariketen ortografia. Den dena frogatu behar dugu», azaldu du Beristainek. «Esaterako, erabiltzen ari garen ordenagailuek teklatu frantsesa dute, horrek arazoak sortzen ditu gazteleraz idazten dugunean».

Ikasturte honetan gelditzen diren aste gutxietan ez dute eduki askorik finduko, baina tresneria guztia martxan jarri nahi dute, «datorren ikasturtean edukiei tinko ekin ahal izateko», argitudu koordinatzaileak.

Santo Tomaseko ikasleak langintza horretan jada hasi dira: «Aizu! Buruketa honek ez du ezer esan nahi! Ez du ezer esaten!». Kexu hauetako bakoitzean irakasleak ariketa irakurri eta akatsa baldin badago programaren arduradunei jakinarazi behar die.

220.000 ariketa

Ikasys bost ikasgaietan erabiltzen hasi dira, hain zuzen ere, Matematika, Ingurunea, Euskara, Ingelesa eta Gaztelera. Ikastolen Elkarteak ikasgai bakoitzeko 44.000 ariketa prestatu ditu.

Ariketa hauek hiru helburu bilatzen dute: ortografia edota fisika bezalakoetan trebatzea, hizkuntzen edota historiaren edukiak memorizatzea, eta ikaslearen autonomia, nork bere erritmoan egiteko ariketak direlako.



 


Ordenagailua eramangarria eta sarea



Ordenagailu eramangarria eta sarea dira Ikasys sistemaren oinarriak. Magalekoa edo eramangarria, txikia da oso, koaderno baten tamainakoa. «Ez da oso ordenagailu ahaltsua, baina internet nabigatzailea, testuak idazteko programak eta abarrekoak funtzionarazteko nahikoa da», azaldu dute arduradunek. Hainbat arazo izan dituzte Ikastolen Elkartean; beraiek aukeraturiko modeloa berezia da oso, baina gaztelaniazko teklaturik gabea, «oraindik ere, ez baita gazteleraz egiten duten herrialdeetan komertzializatu». Sarea, berriz, martxan jarri dute Santo Tomas lizeoan, eta horrek ahalbidetzen du ikasleek egindako arikiten jarraipena irakasleak egin ahal izatea. Irakasleak ikasle bakoitzaren bilakaera gainbegira dezake ariketen emaitzak eta datuak biltzen baititu Ikasysek oinarri -oinarrian duen datu basean.





 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Ikastaroa

LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa