Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2008ko urriak 14, Asteartea

Harpidetu zaitez!

Antzerki erakusleihoa, beste etapa baten atarian

Antzerkia

Antzerki Feriak irudia berritu du goitik behera eta izen berria hartu du: dFeria.

nerea lizarralde



Antzerki Feria izen eta irudi berriarekin iritsiko da aurten. Oraindik ez dute programazioa plazaratu, baina jaialdiak izango duen irudi eta izen berria aurkeztu dute. Aurten dFeria izena hartu du antzerkiari eskainitako jaialdi honek eta uztailaren 8tik 12ra bitartean gozatu ahal izango du publikoak antzerki programazioarekin.

Nu Comunicacion enpresak diseinatu du dFeriaren irudi eta logo berria. Kartelak antzoki bateko oihal koloretsua erakusten du eta kanoi argi batek dFeria argiztatzen du. Beheko marra beltzak ikusleen lehenengo ilara irudikatu nahi du. Nu Comunicacionenko ordezkariak, Maider Gomezek kartelaren diseinua azaldu du: «Gure proposamen grafikoan aktoreek bere lanean aurre egin behar dioten elementuak islatu nahi izan ditugu, ohiala, publikoa eta fokoa».

Antzerki Feriak 20 urte

Duela 20 urte, 1988an sortu zen Donostiako Antzerki Feria eta harrez gero etapa desberdinak bizi izan ditu. 1998n beste garai bati ekin zion eta iaz hazi egin zen, eszenatokiz aldatu eta Victoria Eugenia Antzokia estreinatu baitzuen. Horrela jarraituko du aurten ere.

Nazioarteko hainbat obra

DFeriak, aurreko edizioetan bezala antzerkiaren ikuspegi garaikidea emango du. Obra klasiko batzuk aurkezten badira ere, hauek beti ere, bertsioak izan ohi dira.

Jaialdiak pauso sendoa eman du gainera kanpora begira. Egitarauaren %60 Amerika, Europa edo Asiatik ekarritako proposamenek osatuko dute.

Dantzak eta hainbat motatako ikuskizunek ere izango dute dFerian bere lekua eta protagonismo handia izango dute. Norka Chiapusok dFeria ekimen eta proiektu berrien sorleku bihurtzea nahi dutela esan du aurkezpenean.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Zinema

Zine - foruma "El baņo del papa"
ERDIALDEA, Kutxa aretoan, Arrasate kalea, 12 - 2008-10-16

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa