Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2008ko urriak 14, Asteartea

Harpidetu zaitez!

Ken Zazpi, Los Secretos, Rosario eta Conchita ere izango dira Aste Nagusian

Musika

Euskaraz abestuko duen talde bakarra Ken Zazpi talde bizkaitarra izango da

erredakzioa



Dagoeneko prest dago Aste Nagusian Sagueseko eszenatokian joko duten taldeen programazioa: M-Clan, La Casa Azul, Pignoise, Mago de Oz, Ken Zazpi, Los Secretos, Conchita eta Rosario Flores. Publiko gazteari zuzendutako musika egitaraua da Saguesekoa eta askotariko estiloak jasotzen saiatzen omen dira antolatzaileak, baina musikazale guztiak asetzea ez da lan erraza. Musika euskaldunak, aurten ere, gau bakarra izango du Saguesen, Eñaut Elorrieta buru den Ken Zazpirena.

Iaz argitaratu zuen Gernikan sortutako Ken Zazpi taldeak bere azkeneko eta laugarren diskoa, Argiak. Arrakasta izugarria lortu du pop rock talde euskaldunak.

Mago de Oz, M-Clan, Pignoise, La Casa Azul, Rosario Flores...

Klasikoek ere izango dute bere lekua Saguesen. Espainiako Los Secretos pop talde klasikoak 30 urte darama eszenatokietan eta birak egiten, mota guztietako arazoei aurre egiten. A tu lado, Dejame edo Ojos de gata abesti ezagunak izango dira entzungai zuzenean.

Folk metala eta musika zeltiarra lantzen du Mago de Oz taldeak. Rocka, Galiziako muñeirak, arrantxo-musika... Estilo eta doinu aldakorrak dira Mago de Oz-enak. Umore garratza eta ironia da nagusi beraien abestien hitzetan. Taldeak platinozko diskoa eskuratu berri du bere azken diskoko 100.000 ale saltzeagatik.

Irrati kate komertzialetan etengabe jarri dute Conchitaren Nada que perder abestia. Madrilgo musika zirkuituko hainbat aretoetan ekin zion bere ibilbideari. Iaz kaleratu zuen bere lehen diskoa musikagile gazteak.

M-Clan 90.hamarkadan hasi zen lanean, Carlos Tarqueren taldean hainbat aldaketa izan dira baina aurrera egin du bere blues, soul eta rock musikarekin. Memorias de un espantapajaros da beraien azken lana.

Rosario Flores, Bartzelonako La Casa Azul pop talde gaztea edo Telebistako Los hombres de Paco telesailari esker ospea lortutako Pignoise taldeak ere izango dira Saguesen.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Jardunaldia

Kontzentrazioa pobreziaren aurka
ERDIALDEA, Bulebarreko kioskoan - 2008-10-17

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa