Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2009ko uztailak 4, Larunbata

Harpidetu zaitez!

Jose Luis Estelles izendatu dute Musikeneko zuzendari

Musikene

Estelles Euskal Herriko Goi Mailako Musika ikastegiko irakaslea da 2001ean fundatu zenez geroztik.

erredakzioa



Musikeneko Patronatuak, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegirako Fundazio Pribatuak, Jose Luis Estelles izendatu du Musikeneko Zuzendari Artistiko. Sorreratik Musikenen

Klarinetista, orkestra-zuzendaria eta pedagogoa, Estelles 2001ean ikastegia sortu zenez geroztitk aritu da Musikenen irakasle lanetan eta, 2003az geroztik, Orkestra Ikasketen zuzendaria ere bada.

Pedagogo berritzailea

Musika irakaskuntzan, berrikuntza pedagogikoaren adierazgarri aktiboa da eta hainbat herrialdetatik jaso izan ditu eskola magistralak emateko eskaintzak.

Izan ere, gaur egungo instrumentista eta abeslari ospetsuenetako askorekin batera jardun du eta nazioarteko sona lortu du bakarlari eta ganbera-musikari gisa.

Zuzendaritzan eskarmentuduna

Postu berriari heltzeko badu nahikoa eskarmentu 2000 urtean izendatu baitzuten Egungo Musika interpretatzeko Andaluziar Tailerreko zuzendari artistiko eta 2007an Cameraliakoa (Galiziako Musika Ganberako Akademia).

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

Lege Informazioa