Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2009ko uztailak 4, Larunbata

Harpidetu zaitez!

VI. Enplegu Azoka abiatu du Donostiako Sustapenak CEMEIn

Enplegua

Donostiako Sustapenak antolatutako VI. Enplegu Azokan enpresek 3.500 lanpostu inguru eskainiko dituzte.

I. fdez. mariezkurrena / X. Etxabe



Donostiako Sustapenak VI. Enplegu Azoka abiatu du Igarako CEMEIn. Bi egunez, 40 enpresa inguruk euren standak izango dituzte bertan eta lan-elkarrizketak eginten ari dira aurrez curriculuma bidali eta hitzordua adostu duten horiekin. Dena dela, beste 50 enpresek ere, presentzia fisikorik ez izan arren, lan- aukeren berri emango dute bertan.

3.500 aukera

Orotara, 3.500 lanpostu izango dira aukeran Cemein. 1.500 Gipuzkoako enpresek eskainirikoak dira eta beste 2.000k aldi baterakoak besterik ez dira (batez ere udarako). Ataria gurutzatu eta ezkerretara jarritako paneletan, zintzilik, topatuko ditu interesdunak eskaintza horiek guztiak. Dendariak, hezitzaileak, administrariak, garraiolariak... denetarik bilatzen dute.

1.000 curriculum

Azken bi asteotan, aurretiko hautaketak iraun bitartean, 1.000 lagun baino gehiagok aurkeztu dute beren kurrikuluma eta azaldu dute lan-elkarrizketarako interesa. Askok enpresa batekin baino gehiagorekin hitz egiteko asmoa dute eta, hala, 1.500 elkarrizketa izango dira bi egunotan.

%60 emakumezkoak izan dira eta gehientsuenak (%70) 25 eta 45 urte artekoak. Erdiak baino gehiagok, lanpostua eduki arren, zer edo zer hobea bilatzen du eta, gehiengoaren curriculumetan, erdi-mailako ikasketak, diplomaturaren bat edo lizentziatura bat ageri da. Nolabait, lan merkatuak urteotan jasan duen aldaketa kualitatiboaren isl a da CEMEIko Enplegu Azoka, antolatzaileen hitzetan.

Zubigintza lana

Lanpostuak betetzeko beharra duten enpresariak eta lan bila dabiltzanak harremanetan jartzea da ekimen honen helburua, elkargunea izatea, alegia.

 

INKESTA



1. Nolatan hurbildu zara Enplegu Azokara?

«Lanaldi osoko zerbaiten bila etorri naiz»

Patricia Gallego

AMARA



Egun, lanaldi erdian ari naiz dendari modura. Lanaldi osoko zerbaiten bila etorri naiz, beti ere, saltokien arloan. Bi enpresekin izan dut elkarrizketa eta pozik irten naiz. Orain zortea nire alde edukitzea bakarrik falta zait!

«Lehenengo elkarrizketa da eta urduri xamar nago»

Naiara Lopez

OIARTZUN



Gizarte lanak ikasten ari naiz, eta aurten bukatuko dut. Gaurkoa nire lehenengo elkarrizketa izango da eta urduri xamar nago. Oraindik titulurik ez dudanez, zaila ikusten dut ezer lortzea baina saiatu beharra dago.

«Prentsaren bidez izan nuen Azokaren berri»

Juan Miguel Quispe

AMARA



1. Orain arte peoi ibili naiz eraikuntzan baina, autobusak eta kamioiak gidatzeko baimenak atera ditudanez, garraiolari lanetan hasi nahiko nuke orain. Prentsaren bidez izan nuen azokaren berri eta aukera paregabea iruditu zitzaidan.

«Bigarren umea jaio zenean utzi nuen nire lanpostua»

Ainhoa Rubio

HERNANI



Orain urtebete, bigarren umea jaio zenean, utzi nuen orduko lanpostua. Berriz ere heldu nahiko nioke bizitza profesionalari, administraria naiz ni; baina irailetik aurrera izan beharko du. Curriculuma utzi diet, badute nire berri.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

Lege Informazioa