Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2008ko abuztuak 28, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Erguinek Olinpiar Jokoetan egoteko azken aukera du

Piraguismoa

Ekaitz Saies Europako Txapelketatik kanpo geratu da; ekainean Olinpiar Jokoetan egoteko azken aukera izango du.

naroa balsategi



Ur-lasterretako piraguismoan asteburu garrantzitsua da datorrena. Jon Erguin donostiarra Eslobakian izango da nazioarteko txapelketa bat jokatzen eta helburua Olinpiar Jokoetarako txartela lortzea izango da. Geratzen zaion azken aukera baliatu behar du Groseko piraguistak Beijing-en egoteko.

Joan den asteburuan Polonian izan zen Erguin. Europako Txapelketa jokatu behar zuen baina lehen proban min hartu eta ezin izan zuen bidea behar bezala bukatu. Aipatu Europako Txapelketa hasi aurretik minduta zuen ezker sorbalda baina lehiatzeko moduan bazegoen. Joan den ostiralean hartutako kolpearen ondorioz, min hartuta jarraitzen du. Egunotan luzamenduak egiten egon da Groseko piraguista baina hala ere mina du. Dena dela, Olinpiar Jokoetan egoteko azken aukera aprobetxatu nahi du Jon Erguinek.

Eslobakian jokatuko den proba ostiralean hasi eta igandean bukatuko da. Egun bakoitzeko, Erguinek proba bat egin beharko du eta Espainiako Selekzioko gainontzeko aurkariek baino marka hobea lortzen badu Beijing-o Olinpiar Jokoetan egongo da Groseko piraguista.

Ekaitz Saies, Europako Txapelketatik kanpo

Ur lasaiei dagokienez, Europako Txapelketa asteburu honetan jokatuko da Milanen ¬Italia¬. Duela hiruzpalau aste Ekaitz Saiesek Espainiako Selekzioarekin txapelketa honetan parte hartzeko proba egin zuen baina Jobino Gonzalez aurkaria azaldu ez zenez, ezin izan zuten egin. «Hasieran gaixorik zegoela esan zuen Gonzalezek, baina gero entrenatzen egon zela jakin izan genuen. Europako Txapelketan egoteko txartela kirola eginez lortu beharrean bulegoetank lortu nahi zuen, eta hala izan da», adierazi du Saiesek.

Asteburuan ez da Milanen egongo baina hamar egunez Sevillan izango da entrenatzen. Ondoren Londresen egongo da, «bi astez munduko txapeldunarekin egongo naiz entrenatzen. Oso lagun onak gara eta Munduko Kopei begira ondo prestatu nahi dugu». Ekainaren lehen asteburuan Hungarian izango da Munduko Kopan eta astebete beranduago Alemanian lehiatuko da proba berean.

Entrenamenduak, Olinpiar Jokoei begira

Asteburu honetan Emilio Merchanek edota Jobino Gonzalezek Olinpiar Jokoetarako txartela lortzen badute ¬K-1 1.000 metro eta K-1 500 metro, hurrenez hurren¬, Ekaitz Saiesek bi plaza horietako bat bete ahal izango du. Espainiako Selekzioak ekainaren bukaeran egingo duen proba gaindituz gero, Beijing-en izango da Saies.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa