Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2008ko uztailak 4, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Buenavistan supermerkatua zabalduko dute egun gutxi barru

Altza

Udalak ez du oraindik zehaztu lur azpiko aparkalekua egingo duen.

r. perez



Buenavista hiribidean supermerkatua irekiko dute egun gutxi barru. Eroskik zabalduko du supermerkatua.

Zahaberritze lanak egiten ari dira Buenavistan eta egindako erakin berrietako baten behealdean jarri dute supermerkatua, Donostia eta Pasaia banatzen dituen Eskalantegi kalearen ondo-ondoan.

Supermerkatua barrutik hornitzeko lanak oso aurreratuta daude eta egun gutxi barru zabaldu egingo dute. Hain zuzen ere, supermerkatua izango da auzoko zaharberritze lanen harira irekitzen lehena. Supermerkatuak bezeroentzako aparkalekua ere izango du.

Aparkalekua zehazteke

Beste aldetik, zehazteke dago azkenean lur azpiko aparkalekurik egingo duten edo ez harrobiaren inguruan, Buenavistatik Altzara igotzeko bidean. Udal ordezkariek joan den udazkenean auzotarrekin izandako bileran bi aukera jarri zituzten mahai gainean. Horietako baten arabera, lur gaineko 34 aparkalekuak egingo lituzkete ¬ordaindu gabekoak¬ eta bestearen arabera, doakoak ez ezik, ordaindu beharreko beste 34 aparkaleku itxiak egingo lituzkete.

Dirudienez, 20 bat auzotarrek baino ez dute interesa azaldu aparkaleku itxiak erosteko, eta Udalak ez du oraindik erabaki bakarrik doako aparkalekuak egingo dituzten edo aparkaleku itxiak ere jarriko dituzten.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa