Merkatariek Aquariuma omenduko dute
Ospakizunak
Merkatari eta ostalarien elkarteek bi ekimen jarri dituzte martxan Gipuzkoako Ozeanografia Elkartearen mendeurrena ospatzeko.
Mikel Goñi
SShops eta Gipuzkoako Ostalarien elkarteak Aquariumaren mendeurrena ospatzeko ekimen bana antolatu dute. Dendariek Erakusleihoen ibilbidea antolatu duten bitartean, ostalariek «jaialdi herrikoia» prestatu dute. Ekimen hauen bidez, elkarteek Aquariumak urteetan turismoa erakartzeko izan duen ahalmena eskertu nahi dute.
Erakusleihoa itsasora
SShops osatzen duten DendaSS, Centro-Erdi, Zaharrean, Auzoan eta Gipu
zkoako Merkatarien elkarteek
Erakusleiho bat itsasora izeneko ekimena aurkeztu zuten. Parte hartzen duten establezimenduek euren erakusleihoak Aquariumak gogora ekartzen dien moduan atontzean datza erakusleiho ibilbidea.
Erakusleihoak ekainean zehar ikusgaiegongo dira eta ibilbidean parte hartzen duten guztien artean hiru kategorietako sariak banatuko dira: berrikuntzarena, sorkuntzarena eta herrikoia. Azkeneko hau bezeroek Meraktarien elkartearen eta Aquariumaren web guneetan emandako botoen bidez erabakiko da.
Udako asmakizunak
Ostalariek, berriz, jaialdi izenpean antolatu dute pintxo, plater eta koktel leihaketa, jaialdia izanik jende gehiagok parte hartuko duelakoan. Kasu honetan ere, Aquarimak eta itsasoak emandako ideietan oinarria duten jaki eta edarien lehia izango da.
Ostalaritza establimendu guztiek har dezakete parte aldez aurretik Gipuzkoako Ostalarien elkartean izena emanda.