Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2008ko abuztuak 8, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Terrorismoaren Biktimen Kongresurako deialdia

Deialdia

Maixabel Lasak, Markel Olanok eta Odon Elorzak Terrorismoaren Biktimen Kongresurako deialdi bateratua egin dute.

Igone Fdez. Mariezkurrena



Igandean, 12:00tan Kursaaleko kubo handian egingo duten Terrorismoaren eta Indarkeriaren Biktimen Omenezko Kongresura hurbiltzeko deialdia luzatu dute EAEko hiru erakunde publikoek.

Maixabel Lasa Eusko Jaurlaritzako terrorismoaren biktimen arretarako zuzendaraia, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia eta Odon Elorza Donostiako alkatea bat etorri dira igandeko ekitaldiak izango duen «garrantzi sinbolikoa» azpimarratzerakoan.

Maixabel Lasak azaldu duenez, ETAk Legution buruturiko atentatuak esanahia berezia eman dio Kursaaleko ekimenari, «lehen beharrezkoa eta aproposa baldin bazen orain are gehiago delako eta Juan Manuel Piñuel guardia zibilarentzako omenaldirik onena izango delako».

Kongresura hurbiltzeko gonbidapenik behar ez dela adierazi du, «adore zibikoa eta sentsibilitate morala direla premiazkoak, igandekoa terrorismoaren aurkako asaldura sozialeko ekintza izango baita». Bete nahi dituztenentzat 1300 eserleku hutsik izango direla esanez amaitu du.

Markel Olanok «biktimei eta beren senitartekoei duintasun morala eta politikoa itzultzeko beharra» azpimarratu du eta Kursaaleko ekitaldia horretarako «aukera paregabea» dela gehitu du: «biktimen ondoan gaudela esateko».

Odon Elorza alkateak eman dio amaiera deialdiari eta, azaldu duenez, hiritarrek positiboki erantzungo dutenaren uste osoa du, «konplexu eta beldurrik gabe».

Ekitaldia

Pedro Miguel Etxenike zientzilariaren hitzaldiak abiatuko du Eusko Jaurlaritzak antolaturiko ekitaldia; Kursaaleko kubo handian eta eguerdiko 12:00tan. Ondoren, Michael Gallagher Irlandako Omagh biktimen kolektiboko bozeramaileak hartuko du hitza. Maixabel Lasa bera arduratuko da, segidan, mezu instituzionala helarazteaz.

Lekukotasunen tartea izango da ondoren eta, ekitaldiaren amaieran, Juan Jose Ibarretxe lehendakariak opari banarekin omenduko ditu Espainiatik hurbilduriko zazpi gonbidatu.

Covite kolokan

Covite biktimen elkarteak ez zuen iaz, Bilbon eginiko lehenengo kongresuan parte hartu eta, aurten ere, azken momentuan jakinarazi du ez duela Kursaalera ordezkaririk bidaltzeko asmorik. Testu idatzi bat igorri die antolatzaileei baina, Maixabel Lasak jakinarazi duenez, oraindik ere ez dute erabaki testu hori ekitaldian zehar irakurriko ote duten edo ez. «Seguru bertan izango diren 500 biktimak dira orain lehentasuna».

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa