Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2008ko uztailak 4, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Dantza, obra klasikoak eta Hegoamerika dFeriaren ardatz

Antzerkia

Pok Produkzioak, Tanttaka, Agerre Teatro eta Kukubiltxo euskal konpainiak izango dira

nerea lizarralde



Aurtengo dFeriak, arte eszenikoen jaialdiak hainbat estreinaldi eta dantza ikuskizun eskainiko ditu uztailaren 8tik 12ra. Victoria Eugenia Antzokia izango da eszenatoki nagusia eta nazioarteko proposamen garrantzitsuenak jasoko ditu.

Japoniatik Batik konpainia etorriko da. Shoku (euskaraz, ukimena) dantza ikuskizun garaikidea eta sensuala interpretatuko dute zazpi emakume dantzarik. Errege-gaua Errusiako proposamena da. Jatorrizko bertsioa izango da ikusgai. Frantziatik, Peter Brookek Samuel Becketten testuetan oinarritutako Zatikiak ikuskizuna aurkeztuko du. Herrialde katalanetan sortutako Chicos Mambok itxiko du programazioa ikuskizun koloretsu batekin.

Euskal antzerkia

Maitasun harremanen inguruko obra da Garbi Losadak zuzendutako Agerre Teatroren Secando charcos obra. ¿Te acuerdas, abuela? Pok produkzioaken Alzheimerrari buruzko antzezlana da. Tanttakaren Comida para peces obra ere izango da ikusgai. Tanttakak, Kukairekin elkarlanean Hnuy Illa dantza ikuskizuna eskainiko du. Kukubiltxok berriz, Haritzaren azalera zehatza eskainiko du euskaraz eta gazteleraz.

Dantza garaikidea

Dantzak aurten ere protagonismo handia izango du. Diana Szeinblumek Alaska ikuskizuna eskainiko du. Aurretik Gazteszenan egondakoak dira Secretos y Malibu obrarekin. Silvia Valdimivskyk identitatearen inguruan gogoeta egingo du El nombre ikuskizunean. Brasiletik Cristina Mourak sortutako bi ikuskizun iritsiko dira: My mother naked eta Like an idiot. Moura ikertzaile amorratua da eta koreografietan gauza berriak bilatzen ari da beti.

Buenos Airesetik, Hegoamerikako antzerkiaren hiriburutik sei proposamen aurkeztuko dira eta Europan lehen aldiz izango dira ikusgai. Othelloren bertsio librea egingo du Escrito en el barron Andres Bazzalok. Algo de ruido hace ikuskizun intimista, No me dejes asi edo Perras dira Argentinatik ekarritako beste obra batzuk. Espainiako proposamenen artean, Yllana Imprebisen Musicall musika ikuskizuna eta Antonia San Juanen Guy&Felix estreinaldia.

 

Dferia, uztailaren 8tik 12ra - egitaraua



Uztailaren 8an. Drakula, Chapito, Lugaritz kultur etxean 17:00etan / El nombre, Silvia Vladimivsky, Egia kultur etxean 19:00etan / Shoku, Batik, Victoria Eugenia Antzokian 20:30ean / Secando charcos, Agerre Teatro, Antzoki Zaharrean.

Uztailaren 9an. Algo de ruido hace, Grupo Primos, Lugaritz kultur etxean 17:00etan / My mother naked, Cristina Moura, Gazteszenan 18:30ean / Shoku, Batik, Victoria Eugenia Antzokian 19:00etan / ¿Te acuerdas abuela?, Pok Produkzioak, Antzoki Zaharrean 20:30ean / Perras, Enrique Federman, Victoria Eugenia Klubean 20:30 eta 23:30ean.

Uztailaren 10ean. Lilas, Organik, Egia kultur etxean 17:00etan / Hemanas, La Villarroel, Antzoki Zaharrean 18:30ean / Like An Idiot, Cristina Moura, Victoria Eugenia Klubean 20:00etan eta 01:00etan / Noche de Reyes, Chekhov International Theatre Festival, Victoria Eugenia Antzokian.

Uztailaren 11n. Animaliak, La Dinamica, Lugaritz kultur etxean 12:00etan / Alaska, Diana Szeinblum, Egia kultur etxean, 16:00etan / No me dejes asi, Enrique Federman, Victoria Eugenia klubean, 17:30ean eta 20:30ean / Comida para peces, Tanttaka, 19:15ean, Antzoki Zaharrean / Guy &Felix, Trece Producciones, 22:00etan, Kursaal Auditorioan / Hnuy Illa, Kukai-Tanttaka, Tabakaleran 24:00etan.

Uztailaren 12an. Escrito en el barro, Andres Bazzalo, Egia kultur etxea, 16:00etan / Fragmentos, Peter Brook, Victoria Eugenia ntzokian, 18:00etan eta 21:30ean, La exacta superficie del roble, Kukubiltxo, Antzoki Zaharrean, 19:30ean / Musicall, Yllana-Imprevis, Kursaal Auditorioan, 22:00etan.

Uztailaren 13an. Haritzaren azalera zehatza, Kukubiltxo, Antzoki Zaharrean, 19:30ean eta 22:00etan / Meli-Melo II (La vuelta), Chicos Mambo, Victoria Eugenia Antzokian 19:30ean.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa