Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2008ko azaroak 21, Ostirala

Harpidetu zaitez!

'Ciudad sostenible' garapen iraunkorraren saria jaso du Donostiak Madrilen

Ingurumena

Odon Elorza alkateak eta Denis Itxaso ingurumen zinegotziak jaso dute saria Madrilen.

erredakzioA



Forum Ambiental fundazioak eta Ecocityk autengo Ciudad Sostenible saria eman diote Donostiari.

Sari banaketa atzo izan zen Madrilen eta bertara hurbildu ziren Odon Elorza alkatea eta Denis Itxaso ingurumen zinegotzia.

Epaimahaiaren balorazioa

Hainbat eta hainbat izan dira epaimahaiak Donostiaren kasuan aintzat hartu dituen jarrerak. Besteak beste, aldaketa klimatikoaren aurka Donostia karbono emisio neutroko hiri bihurtzeko ahalegina saritu dute, baita bidegorri sare zabala diseinatu izana ere. Energia berriztagarrien erabilera sustatzeko Udalak ezarririko helburu estrategikoak, ekimenak eta ekintza ildoak ere hartu dituzte oso kontutan. Azkenik, hondakinak murrizteko bidean harturiko neurriak ere modu berezian baloratu dituzte; bigarren eskuko azoken sustapena, edalontzi birziklagarrien ekimena eta panel informatiboen berrerabilketa, adibidez.

6 urtez iraunkortasuna saritzen

Forum ambiental fundazioak eta Ecocityk antolatu duten seigarren sari banaketa da aurtengoa. Hala, herri, hiri eta instituzioek iraunkortasunaren bidean eginiko lana eskertu, baloratu eta ezagutaraztea da helburu nagusia; sarituak erreferente eta eredu bihurtzea, alegia.

Aurtengo edizioan 5.000 biztanletik gorako udalerri guztiek izan dute parte hartzeko aukera. Epaimahaia, bestetik, Bartzelona, Madril edo Gasteiz (iaz saritua) bezalako hirietako udal ordezkariek osatu dute, besteak beste.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Ikastaroa

LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa