Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2008ko azaroak 21, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Gaztegehitu, berriro martxan

Elkartzea

Gay, lesbiana eta trasexual gazteentzat errefenteak topatzeko tokia izan nahi du Gaztegehituk.

Mikel goñi



Gay, lesbiana, transexual eta bisexual gazteak biltzeko asmoa duen Gaztegehitu elkartea aurkeztu zuten atzo. Gehituren babesean urte batzuk atzera jaio zen elkartea azkenaldian berrindartu eta aktibatu egin da. Gehituko ordezkarien arabera, bereziki zailak dira nerabeza eta gaztaroa «norbera lesbiana, gay edo transexuala dela aurkituz doanean».

Atzoko aurkezpenaren arrazoia Gaztegehitu taldea hazkundea eta berrindartzea izan da. Izan ere, garrantzitsutzat jotzen baitute lesbiana, gay eta transexual gazteek sozilizatzeko berezko guneak izatea, «erreferentzia positiboak» ezagutzeko tokia izango direnak, alegia.

Ekimen ugari bultzatuz

Gaztegehituren agenda betea dago momentu honetan. Hainbat ekimen gauzatzen jardun baitute azkeneko hilabeteetan, besteak beste, Infasis, HMG programa edota HIESaren inguruko informazioa zabaltzea.

Infasis, Gehituk martxan duen informazioa eta laguntzarako zerbitzua da, Gaztegehituren bidez, gazteei harrera berezitua egin nahi diete informazioa era egokian eman ahal izateko.

Jendarteari begira

Gay, lesbiana eta transexualei ez ezik, Gaztegehituk bere ekimenak beste taldeei ere bideraztzen dizkie. Esaterako, Homosexualitateaz Mintza Gaitezen (MHG) izeneko programa martxan badute jada. Ekimena 3 urtetik gorakoen hezkuntzan esku hartzea du helburu eskola ingurunean ere beraien esperientziak lagungarriak gerta daitezkeelakoan. Momentuz hiriko 15 ikastetxeetan garatu dute programa eta guztiak datorren ikasturtean errepikatzeko prest azaldu dira.

HIESaren alorrean ere jardungo du Gaztegehitu, batez ere prebentzioaren eremuan. IHESa gizarte osoa ikutzen duen arazoa izanik ere, elkarteak gazteen kolektiboaren barruan prebentzio berezia egiteko beharraren ikusi du.

Aurkezpen festa Bataplanen

Gaztegehituk aurkezpen jaia antolatu du Deja Vu izenpean. Festa hilaren 23an egingo dute Bataplan diskotekan. «Toki hau aukeratu dugu, jendearentzat errazagoa izan daitekeelako» azaldu zuten arduradunek.



 


«Jendeak begiratzen du eskutik helduta bazoaz»

Manuel Lopez ð- Gaztegehituko kidea



Gaztegehitu

Elkartea aktibitateak gauzatzeko gune egokia ikusten du.



Manuel Lopez Intxaurrondoko bizilaguna Gaztegehitura bildu da aktibitate gune interesgarria iruditu zaiolako.

Zer dela eta aritzen zara Gaztegehitu?

Lagunak hemen nituen eta aktibitateak aurrera eramateko gunea zela ikusi nuelako.

Nolakoa da Donostia gay gazte batentzat?

Orain ez daukat arazorik, baina lehenago gogorra egiten zitzaidan. Jendeak, oraindik, begiratzen zaitu lagunarekin eskutik helduta bazoaz. Ohituta ez daudela pentsatu nahi dut, eta ez gustatzen ez zaiela.

Zer eskatuko zenioke Udalari?

Gure alorra gehiago lantzea, hezkuntzarena alegia. Gida turistikoa atera dute duela gutxi, baina beste ekimen batzuk behar dira, hala nola, hitzaldiak eta abarrekoak.





 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Erakusketa

Egiatik. Tabakaleraren memoria eta etorkizuna
EGIA, Tabakaleran - 2008-10-24

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa