Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2008ko azaroak 21, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Salaberria eta Suberbiola donostiarrak, atxilotuta

Atxiloketak

Amara Zaharreko Igor Suberbiola eta Egiako Jon Salaberria beste bi ustezko etakideekin batera atxilotu dituzte.

erredakzioa



ETAko ustezko lau kide atzeman zituen herenegun gauean Frantziako Poliziak Bordelen, Guardia Zibilarekin batera egindako operazioan.

Poliziak gaueko hamaika eta erdiak aldera egin zituen atxiloketak Frantziako hiriko erdialdeko etxe batean, tren geltokitik gertu. Poliziak berak jakinarazi duenez, Francisco Javier Lopez Peña galdakaotarra, Ainhoa Ozaeta andoaindarra eta Jon Salaberria eta Igor Suberbiola donostiarrak dira atzemandako lau lagunak; Amara Zaharrekoa da Suberbiola eta Egiakoa Salaberria.

ETAko zuzendaritzako kidetzat zituen poliziak eta, azaldu duenez, «bilera garrantzitsua» egiten ari ziren atxiloketaren unean. Laurak armekin zeudela ere azaldu du Frantziako poliziak baina ez zutela eragozpenik jarri atxilotzeko. Atzoko gaua Bordeleko polizia-etxean igaro zuten eta goizeko 11:00ak aldera eraman zituzten berriz ere miatzen ari diren etxera. Gaur eramango dituzte Parisera.

Bi donostiar

Jon Salaberria egiatarra (1969) Jarrai gazte erakundeko bozeramaile izan zen, eta Euskal Herritarrok-eko eta Sozialista Abertzaleak-eko parlamentari Eusko Legebiltzarrean 1998 eta 2005 bitartean. Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaileak auzipetua du ETAren finantzaketan ustez parte hartzeagatik baina, 2005ean, auzi garaian, ihes egin zuen Salaberriak.

Amara Zaharreko Igor Suberbiola 29 urteko gaztea 2001ean atxilotu zuten Jarrai-Haika-Segi auziaren baitan baina baina baldintzapean aske geratu zen beranduago. 2004an ihes egin zuen Frantziara.



Andoaingo alkatea ere bai

Atzo goizez Andoainen atxilotu zuen Guardia Zibilak Jose Antonio Barandiaran alkate ohia, atzemandako kideekin bildu izana egozten diote.

Era berean, Bordeleko etxearen jabea ere atxilotu dute ustezko etakideei etxea alokatzeagatik.



 


Protesta egiteko mobilizazioak deitu ditu askatasunak



Azkeneko 30 urteetan Espainiar eta Frantziar estatuek 35.000 euskal herritar atzeman dituztela nabarmendu du Askatasunak eta hori «antzua» izan dela Euskal Herriak bizi duen gatazka konpontzeko.

Atzo, arratsaldeko 20:00tan asanbladak eta manifestazioak izan ziren Amara Zaharrean eta Egian.

Gainera, gaur arratsaldeko 20:00tan Bulebarretik abiatuko den hiriburu mailako manifestazioan parte hartzeko deialdia egin du Askatasunak.





 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Ikastaroa

LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01

Erakusketa

Egiatik. Tabakaleraren memoria eta etorkizuna
EGIA, Tabakaleran - 2008-10-24

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa