Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2008ko azaroak 21, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Latinoamerikako arte garaikidea ardatz izango du Tabakalerako udako erakusketak

Erakusketa

Uztailaren 19tik urriaren 5era izango da ikusgai artista latinoamerikarrek osatutako erakusketa.

erredakzioa



Argentina, Brasil, Txile, Kolonbia, Costa Rica, Guatemala, Mexiko, Puerto Rico eta Uruguaiko jatorria duten artisten obra ekarriko du Tabakalerak udan. 30 bat artelan jasoko ditu, arte berritzaile eta konprometituenaren erakusle direnak.

Ikus-entzunezkoak nagusi

Latinoamerikako azken hamarkadetako sorkuntza lana islatuko dute obrek eta 60.ko hamarkadatik gaur arteko ildo artistiko esanguratsuenetako batzuen ikuspegia eskainiko du bilduma handiak.

Daros-Latinamerika bildumako lanen haukeraketa bat izango da ikusgai Donostian. Bilduma hau Europan Latinoamerikako arte garaikideaz arduratzen den proiektu garrantzitsuena da. Ikus-entzunezko sorkuntza izango da nagusi erakusketa honetan. Bideo instalazioak, proiekzioak eta zinema mundutik hurbil dauden obrak ere bilduko ditu.

Erakusketaren alderdi sentsual eta sentsorialena Cildo Mereiles, Valeska Soares edo Ernesto Neto itzal handiko artista brasildarren instalazio handiek erakutsiko dute.

Bide artistiko kontzeptualagoetatik eramango dituzte ikusleak Luis Cmnitzer artista eta teorialari urugaiarrak. Bere artelanen osagai politiko eta sozialak indar handia du. Arte kontzeptualaren bueltan ere ibiliko dira beste artista gazte batzuk: Ivan Capote eta Antonio Eligio Fernandez kubatarrak, Antonio Dias brasildarra edo Costa Ricako Priscilla Monge, besteak beste. Guztiek ezaugarri bat dute komunean, beraien lanetan oso kontuan hartzen dute ikuslearekiko gertutasuna eta komunikazioa.

Zuricheko Daros-Latinoamerika bilduma

Proiektu hau Tabakalera eta Daros-Latinamerika bildumaren arteko elkarlanaren ondorioa da. Zurizheko bildumaren ezaugarririk garrantzitsuena honakoa da, bildumazaletasuna proiektu kulturaltzat jotzen dutela. Horrela, bildumaren helburu nagusien artean artista latinoamerikarren arteko harremanak sortzea, bertako arte garaikidearen ekoizpena eta hedapena bultzatzea eta artisten nazioarteko proiekzioa sustatzea daude.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Ikastaroa

LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa