Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2008ko azaroak 21, Ostirala

Harpidetu zaitez!

San Sebastian Martiri elizaren altzoan jaio zen Auskalo Aisialdi Taldea duela 20 urte.

Auskalo noiz arte

raul perez

Antiguako San Sebastian Martiriren babesean jaio zen Auskalo Astialdi Taldea. Katekesia bukatu eta sendotza iritsi bitartan zubi lana egiteko sortu zuten taldea. Gazteei heziketa berezia ematea nahi du Auskalok. «Ez dugu lanik egiten soilik sendotzari begira. Sendotza hor dago, baina guk gazteei beste mundu bat posible dela erakutsi nahi diegu, jolas kooperatibo eta antzeko dinamikekin», azaldu du Iosu Etxezarraga Auskaloko begiraleak. «Baloreetan hezi nahi ditugu gaztetxoak. Taldea ez da bakarrik ondo pasatzeko, baizik eta baloreak transmititzeko», dio begiraleak.

1985ean Inaxio Agirre eta Xabier Anza begiraleak eta gazteekin zebilen Koldo Apeztegi apaiza sendotzako lehen kurtsoko zenbait gaztetxorekin lanean hasi ziren. Gaztetxo haiek izango ziren gerora Auskaloko lehen begiraleak.

Lehen urteetan aisialdi taldearen baitan zenbait azpitalde sortu ziren, Austar mendi taldea eta Bultza Antigua eta Seminarioko kontzientzia eragozleena, adibidez. 15 bat begirale ditu aisialdi taldeak eta 11 eta 18 urte bitarteko 40 bat gaztetxorekin ari dira lanean. Adinaren araberako sei taldetan daude banatuta gaztetxoak, eta astean behin elkartu ohi dira. Gazteenak larunbatetan biltzen dira eta zaharrenak, astegunetan. Gaztetxoekin ginkanak eta antzeko jolasak egiten dituzte, besteekin harremanean jartzea izaten da gakoa. Zaharrekin, bestalde, elkarrizketak eta rol jokoak gehiago jorratzen dituzte.

Egoitza elizan bertan

Matia kaleko elizaren behealdean du egoitza Auskalok. Ekitaldi aretoan hainbat jarduera egiten dituzte. Esate baterako, ekainaren 1ean, gurasoei begira ikuskizuna prestatuko dute. Elkarbizitzak ere egin ohi dituzte zubietan, eta udaran kanpaldia egiten dituzte, Errioxan. Astialdi taldea Antiguan sustraituta dago. «Jakintza, Ibai, Santo Tomas...Eskola horietako ikasle asko pasatu dira Auskalotik. Gainera, nolabait, antiguatartasuna bultzatzen dugu», gogoan du Etxezarragak. Besteak beste, Olentzerori eta Mari Domingiri egiten dieten harreran parte hartzen du Auskalok.

 

Ekaineraren 14an ospatuko dute urteurrena



Ekainaren 14an ospatuko du Auskalok 20. urtemuga. 80 bat lagun elkartuko dira. Taldearen egoitzan bertan elkartuko dira eguerdian eta triki-poteoa egingo dute, Ibaetaraino. Ibaetan, EHUko gelategian bazkalduko dute.



 

«Begiraleok ere gaztetxoengandik ikasi egiten dugu»

IOSU ETXEZARRAGA ð- Auskalo taldeko begiralea

r. perez



Auskalo Aisialdi Taldeko begirale beteranoena da Iosu Etxezarraga. Aurten bertan utziko du Auskalo. Pena du, oso aberasgarria iruditu baitzaizkio gaztetxoekin emandako urteak

Nola hasi zinen Auskalo taldean?

Seminarioko taldean ibili nintzen, Iskimilin eta egia esan, ezin hobeto pasatu nuen; arrebak begiraleak ziren. Auskalotik deitu zidaten jendea behar zutelako eta baiezkoa eman nuen, nik jasotakoa zabaldu nahi nuelako. Hiru urte eman eta gero, urtebeteko atsedena hartu, eta gero itzuli nintzen.

Zer eman dizu Auskalon begirale aritzeak?

Lagun talde bat gara. Horrelako talde batean jende asko ezagutzen duzu . Gaztetxoei zure ikusmoldea transmititzen ahalegintzen zara eta haiek ere bere ikuspegia ematen dute. Begiraleok ere ikasten dugu. Taldean egotea oso aberasgarria da.

Aurten utzikoduzu Auskalo. Penatuta?

Pena dut, bai. Bilera berezia egin dugu eta beteranooi omenaldi hunkigarria egin digute. Auskalon begirale lana egiteari utziko diot, baina Antiguako pastoral barrutian jarraituko dut eta zer edo zer behar badute badakite non nagoen.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Erakusketa

Egiatik. Tabakaleraren memoria eta etorkizuna
EGIA, Tabakaleran - 2008-10-24

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa