Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2008ko azaroak 21, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Zirkulazio aldaketak Erdialdean asteartera arte

Hirigintza

Ekainaren bukaeran Erregina Erregenteko zirkulazioa ohiko egoerara bueltatuko da.

x. etxabe



Erregina Erregenteko lanen ondorioz, gaur 22:00etatik aurrera eta astearteko 8:00ak arte Erdialdeko hainbat kaletan zirkulazioa aldatuko dute. Ernesto Gasco Mugikortasun zinegotziak Erregina Erregenteko lanak erritmo onean doazela argitu du eta kale horretako zirkulazioaren gora beherak ekaina bukaerarako ohiko egoerara itzuliko direla adierazi du. Kaleko lorategiak, berriz, uztaila bukatzerako jarrita egongo dira.

Erregina Erregente kalean egingo dituzten lanek inguruko kaleetan izango dute eragina. Hori dela eta, Erdialdera hurbildu behar duten herritarrek garraio publikoa erabiltzea gomendatu du Ernesto Gascok.

Besteak beste, Okendo kalea itxiko dute Bulebarrera sartzeko aldean. Hortaz, Amaratik edota Antiguatik datozen autobusak Bulebarrera sartzeko Okendo kaletik Bengoetxera joko dute eta Legazpi kalean sartuko dira Bulebar aldera abiatzeko. Ibilbide hori egiteko, «Legazpi kalearen norabidea aldatuko dugu», azaldu du Mugikortasun zinegotziak. Autobusek ez ezik, Bulebar aldera egin nahi duten autoek bide bera jarraitu beharko dute.

Argentinar Errepublikako autoak Parte Zaharretik

Erregina Erregenteko lanek, dena den, ez dute Bulebarreko aparkalekua itxiaraziko. Bertara sartu nahi duten autoek, ordea, buelta handiagoa egin beharko dute. «Argentinar Errepublikaren pasealekutik doazen autoak Salamanka pasealekutik jarraitu eta Etxague Jeneralaren kalera sartu beharko dira ondoren Aldamar kaletik segitzeko», adierazi du Ernesto Gascok.

Aldaketarik ez Zurriolatik datozen autobusentzat

Erregina Erregenteko kalean lanak egingo badituzte ere, Zurriola pasealekutik datozen autobusak Erregina Erregentetik pasatuko dira, autobus, taxi eta larrialdietako autoentzat bide bat utziko dutelako libre.

Erregina Erregentearen kalean bakarrik ez, autoak Erdialderaino jo eta bidean trabatu ez daitezen, autoen zirkulazioa itxiko dute Zurriola pasealekuan, Lapurdi plazan, hain justu. «Autoak Kolon pasealekutik bideratuko ditugu, Santa Katalina zubian sartu eta handik Argentinar Errepublikako pasealekura ala Okendo aldera jo dezaten», azaldu du Gascok.

Zirkulazio aldaketa hauek egiteko, Legazpi kalean eta Salamanka pasealekuan autoa uzteko lekuak kenduko dituzte.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Ikastaroa

LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01

Erakusketa

Egiatik. Tabakaleraren memoria eta etorkizuna
EGIA, Tabakaleran - 2008-10-24

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa