Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2008ko azaroak 21, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Espainiako bandera jartzea «inposaketa» dela salatu dute

Politika

Banderen auzia dela eta, Donostiako Ezker Abertzaleko hainbat kidek agerraldi jendetsua egin dute.

igone fdez. MARIEZKURRENA



Espainiako bandera «Euskal Herriaren ukapenaren eta zatiketaren sinbolo» dela salatu zuen Donostiako Ezker Abertzaleak atzo Alderdi Ederren eginiko ikurriñaren aldeko agerraldian. Tartean izan ziren, besteak beste, Agustin Rodrigez, Miren Zinkunegi, Felix Soto eta Joxe Austin Arrieta zinegotzi ohiak.

Ikur inposatua

Bandera hori-gorria «ikur inposatua» dela azpimarratu zuten, «donostiarroi ez baitigute galdetu zer nahi dugun». Zentzu horretan, gogorarazi zuten hiritarrek aspaldi adierazi dutela ez dutela bandera hori maite «Anoetan, auzoko jaietan, ekitaldi kulturaletan... ez baita halakorik ikusten». Horrexegatik, «Borboien sinboloak Donostian lekurik ez duelako», Odon Elorza alkateari espainiako bandera «berehala» kentzeko deialdia egin zioten.

Era berean, gogor kritikatu zuten PSOErekin batera Udal Gobernua osatzen duten EB eta Aralar alderdien jarrera: «esaten duten moduan, bandera jartzeko erabakia eurek jakin gabe hartu badute, Udal Gobernua uzteko duintasuna eduki beharko lukete».

Maiatzaren 19az geroztik udaletxeko balkoian ikus daitekeen espainiar ikurra faxistek 1937an ekarri zutela gogorarazi zuten eta «70 urte geroago gerra eta salbuespen egoeraren estrategiarekin jarraitzen dutenei» aurre egingo dietela esan zuten ozen: «ez dugu amore emango ban-dera esapainola balkoitik kendu arte».

Mobilizazioetarako deialdia

Antidemokratikotzat jotzen dute Udalaren jarrera eta hori salatzeko egingo dituzten mobilizazioetan parte hartzeko deialdia luzatu zieten hiritarrei:

Gaur, arratsaldeko 17:30tan manifestaldia abiatuko da Bulebarretik Donostian demodrazia zero, guk ikurriña, guk independentzia! lelopean.

Ekainaren 27an, udal hauteskundeen urteurrena dela eta, kontzentrazioa egingo dute 20:00tan udaletxe parean.

Eta ekainaren 30ean, udalbatza dela eta, kontzentrazioa egingo dute 12:00tan udaletxe parean.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Ikastaroa

LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa