Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2008ko azaroak 21, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Bukatu zait Giroa

Giroko Kontuak

Lander Aperribay

Euskaltel Euskadiko txirrindularia

Agur Giroa. Nekeak nirekin ahal izan du. Nire gorputzak ezin du gehiago sufritu. Benetan diot, orain arte min gehiena hanketan nuen baina Dolomitak pasa ondoren... min hori sikiera ezin dut sentitu. Argi dago orain arte egindako esfortzu guztiaren ondorioz, giharrek ezin dutela gehiago eman eta beraz, minik ere ez dagoela. Baina horixe da gertatzen dena, azken hiru etapen ondoren nire gorputzak sufritzeko gaitasuna galdu duela.

Dolomitetako azken etapa jokatu dugu gaur ¬ atzo¬. Ia 13 kilometroko krono igoera izan da; azken malda ehuneko 24koa zen eta azken hiruzpalau kilometroak , gainera, hartxintxarra eta lokatzaren gainean egin ditugu. Goizeko hamarretan irten naiz, lehen 50 txirrindularien multzoan. Gure ondoren ordubeteko etenaldia egon da bigarren multzoa hasi arte, eta hauek bukatzean beste ordubeteko etenaldia. Bitxia izan da baita ere ikustea antoalatzaileek motorrekin egin dutena. Txirrindulari guztientzako motorra izan zedin, helmugara iritsi bezain laster, helikoptero batek motorrak hartu eta zintzilik irteeraraino eraman dituzte. Gu, berriz, behin helmugara iritsita, funikularra hartu eta hasierako puntura iritsi gara. 2.276 metroko altueran bukatu dugu gaurko ¬atzoko¬ krono igoera ¬40:26 egin du Franco Pellizotti irabazleak¬.

Nekearen eraginez, gaurko ¬atzoko¬ etapa bukatzearekin nahikoa nuen. Azken aurreko tokian iritsi naiz helmugara leher eginda. Albiste txarra, etapa bukatzean eman didate. Epaileek gaurko azken bost sailkatuak kontroletik kanpo geundela esan dute, beraz etxerako bidea hartu behar izan dugu. Hasieran, bazirudien, aurreko egunetako etapa gogorrak kontutan hartuta, ez gintuztela etxera bidaliko baina bukaeran ez da horrela gertatu.

Soilik bost egun geratzen dira Giroa bukatzeko eta bukatu nahi nuen. Behin baino gehiagotan uztea pentsatu dut baina nire mugikorrera animo mezuak besterik ez dira iritsi. Nik Giroa bukatu nahi nuen baina etxera itzuli beharko dut... Eskerrak guztioi ni animatzen egoteagatik!! Oporrak hartzeko kristoren gogoa daukat orain.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Ikastaroa

LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01

Erakusketa

Egiatik. Tabakaleraren memoria eta etorkizuna
EGIA, Tabakaleran - 2008-10-24

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa