Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2008ko azaroak 21, Ostirala

Harpidetu zaitez!

«Hector Alterio aktore handia da, pertsona oso bizia. Ohorea izan da berarekin lan egitea»

Iñake IrastorzA ð- Aktorea

Zinema

Aitzol Aramaiok zuzendutako 'Un poco de chocolate' filma Antiguo Berri zinema aretoan dago ikusgai.

nerea lizarralde



Iñake Irastorza aktorea pozik dago Un poco de chocolate filmaren emaitzarekin. Irrifarre batekin ikusten den filma dela dio donostiarrak.

Nolakoa da zure pertsonaia?

Maite naiz, taberna bateko zerbitzaria. Paper txikia daukat, baina oso polita da. Asko gustatzen zait Hector Alterio, protagonista, eta Maiteren artean sortzen den kontrastea. Alteriok burua junda dauka pixka bat. Zailtasunak ditu, ni beste izen batez deitzen dit... Gainera, proposamen bat egiten dit eta zur eta lur geratzen naiz. Ateari egundoko zartakoa ematen dio tabernatik ateratzen den bakoitzean... Oso urduri jartzen nau eta kezkatu egiten nau.

Hector Alteriorekin lan egiteko aukera izan duzu. Zer iritzi duzu Alterioz ?

Niretzat emozionantea izan da. Aktore handi bat da Alterio. Hunkitu egin ninduen eta ni ez naiz jendeari horrelakoak esaten dizkiotenetakoak baina Alteriori bai, «Niretzat ohore bat da zurekin lan egitea», esan nion. Oso jatorra eta oso profesionala da, ez nuen besterik espero. Daukan adinerako oso pertsona bizia da. Julieta Serranorekin ere gustura egon naiz.

Daniel Bruhl eta Barbara Goenaga aktoreak dira film honetako bikote gaztea.

Barbara umetatik ezagutzen dut, neska oso jatorra eta aktore ona da. Danielek oso inpresio ona eman zidan. Salvador filma egin zuenetik gertuagotik begiratzen dugun aktorea dela esango nuke. Bere ibilbidea hemen eta Alemania artean garatuko dela ziur nago.

Filma egin baino lehen irakurrita al zenuen Unai Elorriagaren 'SPrako tranbia'?

Bai. Asko gustatu zitzaidan. Filma egin behar zutela eta nirekin kontatzen zutela esan zidatenean... Ilusio handia egin zidan. Ez nuen espero inondik inora. Aitzol Aramaiok oso gidoi polita egin du. Garai hauetan ez gaude ohituta horrelako pelikulak ikustera, erritmo honetakoak.

Zer iruditu zaizu filma zineetan ikusi duzunean?

Barruan zaudenean perspektiba pixka bat galtzen duzu eta gainera hori da. Emaitza asko gustatu zait. Oso iritzi politak jaso ditu gainera. Jendeari filma gustatu zaio oro har. Beste mota bateko filma da, beste erritmo batean kontatzen dena... Merezi du ikusteak. Filma irrifar batekin ikusten duzu. Bestalde, Aitzol Aramaiok etorkizun izugarria izango duela ziur naiz. Kontuan hartzeko zuzendaria da, oso hasiera ona izan baitu.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Ikastaroa

LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa