
Ia urtebete da Untzi Museoak abentura berri bati ekin zionetik. 18 urtez jasotako erakusketa iraunkorra kendu eta 'Donostia, Itsas Hiria' erakusketak estreinatu zuen erakustareto berriztatua.
Urtebeteko ibilbidea
nerea lizarralde
Untzi Museoarentzat sekulako aldaketa izan da. 18 urtez egon den erakusketa bat kentzea eta beste bat jartzea ez da lan erraza izan. Halere, lan taldea pozik dago Museoak iaz ekin zion etapa berriarekin eta azaroa arte luzatuko den erakusketarekin, Donostia, Itsas hiria.
Donostiari eskainitako lehen erakusketa
«Honekin batera abentura berri bati ekin diogu eta hiriari zor genion omenaldia egin diogu. Gure tematika Euskal Herria osoa da: Kontserberak, euskal marinak, urpeko arkeologiari buruz egin ditugu erakusketak baina Donostiari buruz ezer ez. Bilduma honetako pieza batzuk lehen aldiz erakutsi dira.Guretzat Donostiako garai historiko ezezagunenak publikoari erakusteko aukera izan da. Donostia, kortsarioen hiria esaterako.Erakusketak kritika oso onak jaso ditugu gainera. Publikoari asko gustatu zaiola ikusi dugu», esan du Soco Romano zuzendariak.
Itsasoak Donostiaren historian duen garrantzia azpimarratu du Soco Romanok: «Jendeak bakarrik hondartza, Kaiaren edertasuna eta estropadak ikusten du baina ez dira ohartzen horren atzean dagoen guztiaren garrantziaz. Ez da turistentzat egindako portua. Galdetu izan digute ea portuko untziak Untzi Museokoak diren... Argi dago portuko arrantzaleak beste batzuen ondorengoak direla eta bizirik dagoen historiaren lekukoak direla. Baleazaleen eta kortsarioen portua izan da hiria. XIX. mendean aldiz, merkataritza konpainiena. Hiriaren historia itsasoarekin lotuta egon da eta dago». Turismoa XIX. an hasi zen eta hori ikuspegi bat besterik ez dela dio Romanok.
Gaiarekin asmatu egin dutelakoan dago Romano: «Joxe Mari Unsain izan da komisarioa. Aspalditik buruan geneukan gaia da eta pixkanaka gauzak ehuntzen joan gara. Oso hasiera polita izan da Museoarentzat. Lehen, gure lankide batek esan ohi zuen bezala, bonsai itxurako erakusketak egiten genituen. Txikiak eta oso landuak. Orain beste eskala bat da, bi solairuko erakusketa daukagu. Gestio aldetik ere, ez da gauza bera hiru edo sei hilabeterako, edo urtebete eta erdirako erakusketa prestatzea. Lan gehiago da eta zentro guztiak ez daude prest piezak luzerako uzteko, presioa jasaten baitute. Gainera horren luzez manten ezin ditzakegun obra horiek ordezkatu egin behar dira... eta lan handia da».
Bilduma pribatuetako piezak
Zorte handia izan dugu, oso eskuzabalak izan baitira gurekin, batez ere bilduma pribatuen jabeak. Ziur aski, erakusketa hau oso berezia delako. Gu oso eskertuta gaude, asko baloratzen dugu. Kuadro batzuk gordeta zeuden baina beste batzuk, kuadroak esaterako, beraien egongeletan zeuden eta... lan handia da bai».
Untzi museoa, erakusketez haratago
Hurrengo erakusketa, abenduan, 'Euskaldunak Pazifikoan'
Urdaneta urtearen harira euskaldunek historian zehar Pazifikoarekin izan duten lotura aztertuko dute.
n.l.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Erakusketa
'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08
Erakusketa
Egiatik. Tabakaleraren memoria eta etorkizuna
EGIA, Tabakaleran - 2008-10-24
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.