Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2008ko azaroak 21, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Eusko Jaurlaritzak Topoa Altzaraino iristeko interesik ez duela kritikatu du Elorzak

Mugikortasuna

Trenbideak bikoizteko lanak azkartzeko eskatuz, erakunde adierazpena egin du Udal Gobernuak.

xabier etxabe



Odon Elorza alkateak Eusko Treneko trenbideak bikoizteko proiektuak duen atzerapena salatu du. Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailak Topoa Altzaraino iristeko «interesik ez» duela kritikatu du Elorzak. Loiola eta Herrera arteko trenbideak «lehenbailehen» bikoiztu, Altzan geltokia egin eta Herrerako tren geltokia berritzeko proiektua Eusko Jaurlaritzaren lehentasun bihur dadin, erakunde adierazpena prestatu du Udal Gobernuak. Gaur eztabaidatuko du Udalbatzak adierazpena.

Odon Elorzak berretsi duenez, EuskoTreneko trenbide sarea indartzea da Udal Gobernuaren «lehentasun nagusietako bat». Alkatearen ustez, «Erdialdetik joango den tranbia baino, garrantzi handiagoa du Topoak Altza eta Erdialdea lotzea».

Era berean, haserre agertu da Elorza trenbidea bikoiztu eta Intxaurrondon geltokia egiteko proiektuak duen atzerapenagatik. «2000-2004 urte artean, Alvaro Amann Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburua zenean, trabak besterik ez zituen jarri hirian Eusko Tren lineak bikoizteko». Egun, Nuria Lopez de Gereñu da Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburua eta eragozpen berberak jartzen dituela kexatu da alkatea.

Sailburuaren «hankasartzea»

Loiola eta Herrera arteko trenbidea bikoitzeko lanak urrian hasiko dituztela iragarri zuten egunean, sailburuak hankasartu zuela esan du alkateak. «Topoa Altzara iristeko atzerapena arrazoitzeko Auditz Akularreko etxebizitzen kokapena oraindik zehaztu gabe zegoela esan zuen eta hori aitzakia merkea da, Auditz Akularren etxebizitzen kokapena duela bizpahiru urtetik zehaztuta dagoelako».

Erakunde adierazpena prestatu du Udal Gobernuak

Eusko Jaurlaritzak Topoa Altzaraino iristeko proiektua ahal bezain laster gara dezan erakunde adierazpena aurkeztuko du Udal Gobernuak gaur hileroko osoko bilkuran. Adierazpen honen bidez, lanek duten atzerapenaren inguruan kexu agertu da Gobernua. Era berean, hiri barnean tren bidaiek prezio bera izatea eskatu dute. Aldarrikapenarekin bat egiteko eskatu die alkateak udal alderdiei.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Erakusketa

Egiatik. Tabakaleraren memoria eta etorkizuna
EGIA, Tabakaleran - 2008-10-24

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa