Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2008ko azaroak 21, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Buenavista, Lardialde, Igeldo eta Lugaritzen eraikitako Babes ofizialeko 235 etxebizitza zozketatu ditu Donostiako Udalak .

Etxe bila Gascara

Igone Fdez. mariezkurrena

Ez ohiko zirkulazioa nabari zen atzo Anoeta inguruan. Izan ere, Donostiako Udalak Babes Ofizialeko 235 etxebizitzaren zozketa egiteko hitzordua finkatua zuen Gasca kiroldegian arratsaldeko 16:30etan.

Ordu erdi lehenago, ordea, errenkada sekulakoa zen jada. Horrelakoetan gertatzen den bezala, urduritasuna, itxaropena eta mesfidantza nahasturik ziren giroan. «Horrelako zozketa batera natorren bigarren aldia da; badakit loteria hutsa dela baina, bada ezpada ere, saiatu beharra dago», zioen Begoña Hernandezek. Beste batzuek, Iñigo Aguayok bezala, jarrera etsituagoa ageri zuten hasieratik: «Lanean nabil aspalditik, baina hala ere, gurasoenean bizi naiz, etxe bat erostea ezinezkoa delako orain. Hala ere, kuriositatez etorri naiz, nire kasuan jakinmina itxaropena baino handiagoa da».

Kepasakonlakasakoen salaketa

Bikote gazteak, erretiratuak, familia handiak... 4.190 eskatzaile, guztira. Kiroldegiko ateak ireki bezain pronto sartu ziren denak barrura eta atzean utzi zituzten Kepasakonlakasa Etxebizitza duinaren aldeko Gipuzkoako Asanbladakoak. Haiek ere hitzordua baitzuten atzo Gascako atarian. Etxebizitza publikoa ya! zioen pankartaren atzean bildu ziren 10 bat kide haiek zirkotzat jotzen duten zozketa salatzeko. «Hain beharrezkoa den etxebizitzarako eskubidea sari bat balitz bezala zozketatzen omen duen zirku bat da hau», zioen asanbladako bozeramaile Jürgen Wolfek. Bide batez, Donostian «espekulatzaileak aberasten dituzten ia 9.000 etxe huts daudela» gogorarazi zuten eta inork ez duela horretan esku hartzeko borondaterik agertu.

Bi aurpegi

Atzokoan, hiru multzo bereiztu ziren zozketarako. Alokatzeko 80 etxebizitza zozketatu zituzten batetik, babes ofizialeko azaleran eraikitako 30 bestetik eta tasatutako 25 azkenik.

Udaleko ordezkariak zorionekoen izen-abizenak irakurtzen ari zirela, bat-batean, oihu batek eten zuen isilunea. Esperanza zen, pozaren pozez, umea besotan zuela, berri ona ospatzen. Txalo zaparradaz babestu zuten gainontzekoek ere bere zoriona. «Hiru seme-alaba ditut eta urteak neramatzan honen zain», aitortu zuen hunkiturik.

Beste askok, ordea, burumakur egin zuten alde. Txanpon beraren bi aldeak dira.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Ikastaroa

LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa