Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2008ko azaroak 21, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Pilotari gazteek bere egingo dute bihar Trinitate plaza

Parte Zaharra

Alde Zaharra eguna egingo dute eta esku pilota partidak izango dira goizean eta arratsaldean.

r. perez



Alde Zaharra eguna egingo dute bihar Trinitate plazan. Udalak frontoia estal dezan nahi du Alde Zaharra Kirol Elkarteak eta aldarrikapen hori zabaldu nahi du lau haizetara bihar. Pilota partidak izango dira goiz eta arratsaldez.

10:00etan hasiko dira esku pilotan jokatzen gazteenak. 11:45ean, zenbait pilotari ohik, Errandoneak eta Alustizak tartean, dominak banatuko dituzte aldez aurretik pilotan jokatutako gaztetxo guztien artean. Barrenearen txanda ixango da ondoren.Bazkalostean berriz ere pilota partidak izango dira. Alde Zaharrako gaztetxoek eskuz binakako neurketak jokatuko dituzte elkarren kontra, 18:00etan barrenea egingo dute eta 19:00etan senior mailako partida izango da, eguna bukatzeko.

Urgullen barrena ere

Esku pilotan bakarrik ez. Urgullen barrena ibili ahal izango dira Alde Zaharreko pilotari gazteak. Goizean jokatu behar dutenak arratsaldean igoko dira Urgullera eta arratsaldean ariko direnak goizean ibiliko dira Urgullen zehar.

Hilaren 19an agerraldia egin zuten Alde Zaharra Kirol Elkarteko kide Iñaki Fernandezek, Juantxo Koka eta Oier Mendizabal pilotariek eta auzoko bi ostalarik plazako frontoia behingoz estal dezaten eskatzeko. Ordutik hona bi aste baino ez dira igaro, baina hala eta guztiz ere, Iñaki Fernandez baikor da. Jon Lasa Kirol zinegotziak begi onez ikusten du frontoia estaltzea eta gaia Kirol Patronatuan aztertuko dute. Fernandezen iritziz, ideia lehiaketa abian jartzea da jarraitu beharreko bidea.

Bihar eguraldiak Alde Zaharra Eguna zapuztuko balu, beste auzoren bateko pilotalekura joango dira . «Espero dut euriak eguna ez oztopatzea, baina oztopatuko balu, are nabariagoa izango litzateke pilotalekua estaltzeko beharra», dio Fernandezek.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Ikastaroa

LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa