Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2008ko azaroak 21, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Bihar hasiko da hondartza sasoia

Uda

Azken denboraleak eragindako kalteak direla eta, Zurriola eta Irlako zerbitzuak ekainaren 15ean dituzte aurten.

erredakzioA



Bihar abiatuko du Udalak aurtengo hondartza garaia eta irailaren 30era bitarte izango ditu ohikoak diren oinarrizko zerbitzuak hondartzetan.

Aldagelak, megafonia sistema eta sorosleak, beraz, herritarren zerbitzura izango dira igandetik aurrera. Gabarroiak ere hilaren hasieran jarriko dituzte Kontxan eta Ondarretan eta hilaren erdialdean toldo nahiz karpak; 1.449 toldo hiru hondartzatan, 389 sonbrila eta 100 etzaulki.

Atzerapenak Zurriolan eta Irlan

Martxoko denboraleak eragindako kalteak konpontzeko lanak direla eta, Zurriolako komun publikoak eta kabina zerbitzua ez dituzte ekainaren 15era arte martxan jarriko. Gauza bera gertatuko da Irlako taberna, dutxa eta komun publikoekin. Gainera, bide batez, Irlako araztegia ere konponduko dute.

Berritasunak

Zaintza indartze aldera, sorosle-etxola bat gehiago jarriko dute aurten Zurriola hondartzan.

Era berean, hondarra garbitzekoeta bahetzeko makina berri bat gehitu diote garbiketa sistemari. Dutxek bi mutur izango dituztela jakinarazi dute. Iaz bezala, beraz. Hori bai, diametroa iaz baino zabalagoa izango da, eta, beraz, ur-isuri handiagoa izango dute.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Ikastaroa

LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa