Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2008ko azaroak 21, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Bobby McFerrin eta Orfeoia, Zurriolan uztailaren 24an

Musika

Kontzertua doakoa izango da; Lou Reed, bestalde, ez da Jazzaldian izango.

erredakzioa



Jazzaldiak bi albiste eman ditu jakitera. Alde batetik, Bobby McFerrinek kontzertua emango du Zurriola hondartzako agertoki berdean Donostiako Orfeoiarekin . Bestetik, Lou Reed ez da Donostiara etorriko, izan ere Europako biraren azken zatia bertan behera utzi du.

Bobby McFerrin (New York, 1950) jazz musikako izen garrantzitsuenetako bat da. 70ko hamarkadan ekin zion abesteari jaioterriko kabaret eta klubetan eta 1988an Don`t worry Be Happy kanta aski ezagunarekin munduko hamaika txokotara iritsi zen.

Chick Corea piano jotzailearekin lan egindakoa da Mc Ferrin eta musika klasikoa ere jorratu du Saint Paul Chambers Orchestrarekin. Jazzaldia uztailaren 22tik 27ra izango da eta Mc Ferrinek 24an abestuko duZurriola hondartzan, Donostiako Orfeoia lagun izango duela. Zurriola hondartzako agertoki berdean izango da kontzertua, hain zuzen ere, 24an, 22:30ean. Emanaldia doakoa izango da. Jazzaldiak kontzertu jendetsua izango dela iragarri du; 2006an Bob Dylanek Zurriola hondartzan eskainitakoarekin alderatu du.

Lou Reed ez dator

Lou Reed zen aurtengo Jazzaldiko izen garrantzitsuenetako bat. Azkenean baina, ez da Donostian izango. Jazzaldiak aditzera eman duenez, Reedek Europako biraren azken zatia bertan behera utzi du eta hori dela-eta ez da hirira etorriko. Jazzaldia atsekabetuta agertu da Lou Reedek kontzertua bertan behera utzi izanagatik. «Bi urteko lana izan zen kontzertua lotzea; hitzarmena sinatuta zegoen eta hitzartutakoaren erdia aurreratuta zegoen. Penatuta gaude abeslariak ez duelako arrazoirik eman emanaldia bertan behera uzteko».

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Ikastaroa

LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa