Illunbek 700 metrotik gorako dendak izan ditzake etorkizunean
Hirigintza
Plan Orokorraren aldaketari ostiraleko osoko bilkuran emango diote behin behineko onespena.
xabier etxabe
Illunbek etorkizunean egungoak ez diren beste erabilpen batzuk izateko Plan Orokorrean aurreikusitakoa aldatuko du Udal Gobernuak. Aldaketa horien bidez, bulego, denda eta hirugarren sektoreko beste ekintza batzuentzat egokituko dute Illunbe. Udal Gobernuak jarri duen baldintza nagusia lokal horietako bulego, denda edo zerbitzuak 700 metro karratutik gorakoak izatea da. Baldintzak aurrera egiteko Udalbatzak baiezkoa eman behar dio aldaketari osoko bilkuran.
Denda, bulegoa, hotela, alegia, hirugarren sektoreari lotutako ekimenek osatuko dute Illunbe berria, Udal Gobernuak aurreikusi duen Plan Orokorraren aldaketaren bitartez. Jorge Letamendia Hirigintza zinegotziak onartu du Illunben hanka sartze juridikoa. Era berean, zineek eta gaueko aisiaren alde egin zuten apustua ere ez zela erabaki zuzena izan esan du Letamendiak.
Egungo goera zuzentzeko asmoz egin du Udal Gobernuak Plan Orokorraren aldaketa. Ostiraleko osoko bilkuran emango diote behin behineko onespena, behin betikoa, berriz, urte amaieran izango da. Orduan, jarriko dute abian Illunbe kudeatuko duen enpresa aukeratzeko lehiaketa.