Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2009ko uztailak 4, Larunbata

Harpidetu zaitez!

Iban del Camporen filmak ikusgai bihar Antzoki Zaharrean

Zinema

'Lo bakarrik' film laburra Tabakaleran errodatu zuen iaz eta bihar estreinatuko du Antzoki Zaharrean.

erredakzioa



Bihar, 20:00etatik aurrera Iban del Campo zinemagile gipuzkoarraren lau film labur ikusteko aukera izango da Antzoki Zaharrean. 2003ko Un tal Eusebi eta 2007ko El viaje de Elsa lanak proiektatuko dira lehenengo.

Bi obra berri ere ekarri ditu Donostiara Lo bakarrik (14 min.) eta Mañana, la vida sera mejor que hoy? (2 min.).

Lo bakarrik estreinaldia da. Iaz, udan, Tabakaleran errodatu zuen Iban del Campok. Ez da gauza bera bakarrik lo egitea edo soilik lo egitea. Film labur honetan loezinik dabilen emakume batek ahalegin guztiak egingo ditu lo egin ahal izateko baina saiakera guztiek huts egingo dute. Hutsik egiten ez duen metodorik ezagutzen al du inork? galdetzen dio Ibanek ikusleriari obra honetan.

Sarreraren prezioa 3,70 eurokoa izango da eta sarrerak Antzoki Zaharrean bertan eskuratu ahal izango dira.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

Lege Informazioa