Lauarin Folklore Jaialdia irekiko dute bihar
Jaialdia
Bihar hasi eta igandea arte luzatuko da Goizaldik Donostian antolatutako lau eguneko folklore jaialdia
erredakzioa
Donostiako Goizaldi dantza taldeak 60 urte bete ditu aurten eta urtemugak eman dion bultzadarekin aspaldiko egitasmoa burutzeko aukera izan du, Nazioarteko Foklore Jaialdia antolatzea, hain zuzen. Ekainaren 26tik 29ra Greziako Likio Ellinidon, Bulgariako Dunav eta Poloniako Wroclaw dantza taldeak izango dira Donostian. Bertako taldeekin, Trebeska, Eskola, Kresala edo Arkaitz taldeekin batera, hainbat emanaldi eskainiko dituzte. Goizaldik bere ibilbidean zehar atzerriko jaialdietan parte hartu du maiz eta hainbat herrialdeetako kulturak ezagutzeko aukera izan du. Oraingoan kultura horiek Donostiara ekarri dituzte dantza taldeen harremanak eta lotura sendotzeko. Saio nagusiak Konstituzio plazan izango dira baina hiriko beste auzoetara ere zabalduko da jaialdia.
Egitaraua
Osteguna. Greziako Likio Ellinidon, Bulgariako Dunav, Poloniako Wroclaw eta Goizaldi dantza taldeek desfilea egingo dute Antiguan zehar 19:00etan / 20:00etan Antiguako frontoian emanaldia eskainiko dute talde guztiek.
Ostirala. Greziako Likio Ellinidon, Trebeska, Kresala eta Eskola dantza taldeak Konstituzio plazan izango dira 20:00etan.
Larunbata. Dantzari Txiki Eguna Konstituzio plazan 17:00etan / Bulgariako Dunav eta Poloniako Wroclaw taldeak zuzenean izango dira Konstituzio plazan.
Igandea. Diana Erdialdea eta Parte Zaharreko kaleetan barrena Donostiako Udal Txistulari Banda eta Hernaniko Udal Musika Eskolako dultzainero, trikitilari eta albokariekin 9:00etan / Desfilea Kontxako pasealekutik Konstituzio plazara 11:00etan. Irrintzi erraldoi konpartsa, Hernaniko Musika Eskolako musikariak, Goizaldi, Bulgariako Dunav eta Greziako Likio Ellinidon taldeek parte hartuko dute / 13:00etan Kontituzio plzan erakustaldia egingo dute / 17:00etan erromeria egingo dute Kontituzio plazan / 19:30etan jaialdiaren bukaera.