Santi Gasca eta Adrian Perezek Mogollon taldea gogoratuko dute
Musika
Gaur Egiako Bukowski tabernan kontzertua eskainiko dute taldearen 30. urtemuga ospatzeko.
erredakzioa
Duela 30 urte Amara Berriko Peñaflorida Institutuko geletan sortu zen Donostiako punk poparen aitzindaria izango zen Mogollon taldea. Santi Gasca eta Adrian Perezek sortu zuten taldea eta bost urtez izan ziren lanean. Perezek konposatzen zituen abestiak Rolling Stones taldearen riffen ikutuarekin. Hitzak, ordea, Gascarenak ziren. Sex Pistols, The Clash taldeak maite zituen eta Madrileko
movidan parte hartu zuen.
Orain disko bat argitaratu dute garai hartako abestiekin eta gaur zuzenean joko dituzte 20:00etan Bukowskin.
Sirenas en la ciudad,
Quiero un tubo de optalidon,
No eres mi chica edo
Lissy bezalako abestiak entzun ahal izango dira.
Mogollon taldeari omenaldia
Omenaldi bat egingo diote taldeari. Beraien ustez ez da kontzertu nostalgikoa izango, aldarrikatzailea baizik. Ez zaie musikaren egungo egoera gustatzen sormena ez baita baloratzen.
Ez dute Mogollon taldea berpiztu nahi baina duela 30 urte musika egiten zen modua aldarrikatu nahi dute. Horregatik berreskuratu dituzte garai hartan egin zituzten kantak, haiekin gozatzeko.