Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2009ko uztailak 4, Larunbata

Harpidetu zaitez!

Herrerako auzokideen proposamena ez dela bideragarria dio Letamendiak

Hirigintza

Herriperen alternatiba baztertzeko arrazoiak zeintzuk diren azaltzeko Udala auzotarrekin elkartuko da.

xabier etxabe



Herrera berritzeko proiektu alternatiboa aurkeztu du Herripe auzo elkarteak. Udal Gobernuak proiektua aztertu ostean, Herriperen proposamenak aurrera eramateko modurik ez dagoela argi utzi du Jorge Letamendia Hirigintza zinegotziak. Herripekoen proiektua atzera botatzeko Udal Gobernuak dituen arrazoiak azaltzeko bilera antolatuko du uztailaren bigarren hamabostaldirako.

Udal Gobernuak, gainera, Aldundiarekin batera, Herrera, Gomistegi eta Pasaia artean, plaza, pasealeku eta auzoen arteko lotura berriak sortzeko dituzten asmoen berri emango dizkie auzotarrei.

Herripe auzo elkartearen proposamenetako bat, EuskoTrenek Herreran izango duen tren geltoki berriarekin du lotura. Herripek topoaren tren geltokia egungoa baino 6-8 metro beherago egitea iradoki du. Trenbideak, ordea, behera ezin duela egin azaldu du Letamendiak. «Eusko Jaurlaritzak EuskoTrenen trenbidea bikoiztuko dute eta egun trena doan bidetik merkantzia trena joango denez, ezin da trenbidea mailaz jaitsi». Hori gutxi balitz, Herripekoen aukerak aurrera eginez gero, «Altzan tren geltokia egiteko asmoa bertan behera geratuko lirateke, trenbideak jaitsita ezingo lukeelako Altzara gora egin».

«Errepideak malda handiegia du»

Herripe auzo elkartekoen proiektu alternatiboak, bestalde, Herrerako zirkulazioan du eragina. Proposatzen duten errepide berriarekin, autoek ez lukete Herrera pasealekutik gora egingo, San Luis plazatik baizik. Herrera pasealekua eta San Luis plaza lotzeko errepideak, «gutxienez %12ko malda» izango lukeela esan du Letamendiak.

Hirigintza zinegotziak, adibide gisa, aipatu duenez, «etxeetako garajeetara sartzeko pasabideen moduko errepidea izango litzateke». Era berean, hiriko errepide aldapatsuekin alderatuz, Amara-Ibaeta errepideak %8,5eko malda duela zehaztu du Hirigintza zinegotziak.

 

Desafioa bota die Letamendiak Aldundia eta Jaurlaritzari



Hirigintza zinegotziak EAren jarrera salatu du berriro ere, Aldakoneako Osalanen egoitza dela-eta. EAk Osalanen adinekoentzako eta elbarri txikientzat apartamentuak egitea defendatzen duen bitartean, Udal Gobernuak Osalanen etxebizitza libreak egiteko proposamena jarri du mahai gainean. Proposamena, hain zuzen, osoko bilkuran aztertu zela eta orduan EAk «txintik» ez zuela esan salatu du Jorge Letamendiak.

Era berean, Osalanen elbarrientzako apartamentuak egitea Foru Aldundiarentzat eta Eusko Jaurlaritzarentzat lehentasuna bada, «argi adierazteko» esan du. Hala, «Osalanen apartamentuak egin nahi badituzte «trukean, Loiolako Erriberan Jaurlaritzaren bulego eraikina egiten uzteagatik, Udalari beste 3 milioi euro ematea» bota die desafioa Letamendiak.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

Lege Informazioa