Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2009ko uztailak 4, Larunbata

Harpidetu zaitez!

Monpaseko kostaldea babesteko ekarpenak egin ditu EAJk

Ingurumena

Monpaseko pasabidearen lekuan, ibilbidea txukundu eta Uliako beste bideekin lotzearen aldekoa da EAJ.

erredakzioa



Monpaseraino iritsiko den pasabidea egiteko kostaldea eta ingurumena babesten duten legeak bete behar direla adierazi du Xabier Ezeizabarrena EAJko bozeraimaileak. Honenbestez, Udal Gobernuak egin nahi duen pasabidea legeak dioenarekin bat etortzeko hamar ekarpen aurkeztu ditu EAJk.

Espainiako 1988ko Itsasertzen Legeak, ingurumenarekin errespetagarriak diren ekintzak baimentzen ditu: arrantza, kostaldetik osteratxoa egitea... Pasabidea bezalako azpiegitura batek, beraz, «ez du kostaldearen erabilpen naturala bermatzen», dio Ezeizabarrenak .

Hori dela eta, Monpasera doan bidea txukuntzea proposatu du EAJk. «Bidea egokituz, orain arte bezala, pasabiderik gabe Monpaseraino iristeko aukera legoke». Gainera, ibilbide hau Uliako beste bide batzuekin lotu daitekeela uste du Xabier Ezeizabarrenak.

Proiektua martxan jarri aurretik, egindako ekarpenei erantzun beharko diete eta proiektuak ingurumenean izango duen eraginaren inguruko adierazpena aurkeztu behar du Espainiako Gobernuak.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

Lege Informazioa