Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2009ko uztailak 4, Larunbata

Harpidetu zaitez!

Daniel Burman, Kim Ki-duk eta Jaime Rosales Urrezko Maskorra lortzeko lehian

Zinemaldia

Sail Ofizialean ere izango dira Kristian Levring Dogme 95 mugimenduaren sortzaileetakoa, Courtney Hunt eta Rashid Masharaw zinemagileak.

erredakzioa



Donostiako Zinemaldian, irailaren 18tik 27ra ospatuko den 56. edizioan Sail Ofizialean parte hartuko dutenen izenak aurreratu dituzte.

Daniel Burman argentinarrak seigarren film luzea aurkeztuko du: El nido vacio. Aurretik Esperando al Mesias, El abrazo partido eta Derecho de familia egin ditu, besteak beste. Seme alabak hazten direnean eta etxetik alde egiten dutenean senar-emazteen artean arazoak sortu ohi dira era gorabehera horiek aztertu ditu Burmanek.

Christophe Honore zuzendari oso ezaguna da Frantzian eta La belle personne filma ekarriko du Donostiara. Gaur egungo Paris hirira ekarriko du La Princesse de Cleves eleberri klasikoaren giroa. Oraingoan ere, aurreko filmeetan bezala Louis Garrel aktorea aukeratu du protagonistaren papera egiteko.

Asiako zinemaren maisuetako batek ere lehiatuko du Urrezko Maskorragatik, Kim Ki-duk korearrak. Bi Mong (Dream) bikoteek dituzten paradoxetan murgilduko da eta elkar maite eta gorroto duten bi pertsonen ezkutuko nahiak erakutsiko ditu ametsetako mundu batean.Tiro en la cabeza Jaime Rosalesen azkeneko lana da. Bartzelonako zuzendariak zuzendari onenaren eta film onenaren Goya sariak eskuratu zituen iaz La soledad filmarekin.

Europa Iparraldeko zinema garaikideak duen indarra argi geratu zen Zinemaldiaren aurreko edizioan Sukar izoztua atzera begirakoan. Aurten Kristian Levring zuzendaria, Dogme 95 mugimenduaren sortzaileetako bat izango da Sail Ofizialean. Den Du Frygter (Fear Me Not) lana aurkeztuko du.

Eid Milad Laila (Laila´s Birthday) filma Rashid Masharawi palestinarrarena da. Ramalan egun arrunt bat nolakoa den kontatuko du, taxi gidari gisa lan egiten duen epaile baten pertsonaiaren bidez. Courtney Hunt estatubatuarrak ere Frozen River lanarekin debutatuko du. Aurtengo Sundance zinema jaialdian aipamen berezia izan zuen eta Tarantinoren ustez AEBetako pobreziaren erretratu bikaina da filma.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

Lege Informazioa