Bai Euskarari

Laguntzaileak
Euskararen Donostia
Gipuzkoako
Foru Aldundia

Hormigoi eta altzairuzko eraikinen ilara
Erakusketa
Bunker Arkeologogia erakusketa azaroaren 2a arte ikusgai izango da.
maitane aldanondo
Bigarren Mundu Gerrako defentsa nahiz erasorako balio behar zuen Norvegiatik Hendaiara iritsi zen hormak. Bunkerrak, kasamatak, tunelak, lubakiak... Erresuma Batuak eta aliatuek Europa kontinentalaren kontrola eskuratzea galarazi nahi izan zuen Alemania naziak Atlantikoko Hormaren bidez.
Gotorleku menderaezinaren handitasuna alemaniarren propaganda hutsa zela frogatu zuen Normandiako lehorreratzearen ondoren jasandako porrotak. Hala ere, eraikuntza honen handitasuna ukaezina da. Todt erakundeari esker gauzatu zen lan bikain hau, ordura arte inoiz erabili ez ziren bitarteko materialak, giza mobilizazioak edo logistika erabiliz aurrera eraman zen. 4.000 kilometro baino gehiago dituen lerroa egiteko 12.000 eraikin egin ziren 11 milioi tona hormigoi eta milioi bat tona altzairu baliatu behar izan baitzituzten.
Guzti honen berri ematen da Museum Cementos Rezolak atzo zabaldu zuen
Bunker Arkeologia: Atlantikoko horma erakusketan. Munduko hainbat lurraldetako artxiboetan egindako ikerketa lanen emaitza da, eta hormigoizko bloke konpaktu hauen itxura arkitektonikoa ezagutzera ematen du eraikitze prozesu eta tipologiei buruzko argazki eta dokumental ezezagunen bidez. Era berean, Todt erakundeak erabilitako diseinuari jarraituz egindako bunker baten maketa ikusgai izango da. 600 eraikin eredu zeuden, bakoitzak zuen funtzio militarra, tokiaren orografia eta kokaleku estrategikoaren egokitua.
Hendaiako gunea bereziki indartu zuten alemaniarrek, bertan, 150 bunkerretik gora erakiz eta Norvegiako ipar lurmuturrean jaio zen hormaren kostako defentsa puntu trinkoena bilakatuz. Horregatik, erakusketan ikusgai dagoen Hendaiako badiako gotorlekua islatzen duen maketa ren bidez, bertan topatu ziren bunkerren kokaleku zehatza erakusten da.
Atzoko aurkezpen ekitaldian parte hartu zuen erakusketaren komisarioa den Ramon Barea historialariak eraikuntza hauei buruzko hitzaldia eskainiz. Horrez gain, Mixel Estebanek Euskaldunak eta Atlantikoko Horma inaugurazio hitzaldia eman zuen.