Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2009ko uztailak 4, Larunbata

Harpidetu zaitez!

Udalak Naturgasen Errondo pasealekuko eraikina erosiko du zortzi milioiren truke

Udala

Urritik aurrera hasiko dira Goikoa jauregiko udal bulegoak Naturgasera lekuz aldatzen.

xabier etxabe



Udalak Errondo kaleko egoitza eskuratzeko hitzarmena sinatuko dute Naturgasekin astelehenean. Zortzi milioi euro ordainduko ditu Udalak eraikinaren truke. Goikoa jauregian, udaletxean eta hiriko beste hainbat eraikinetan dauden udal bulegoak berrantolatu nahi ditu Udalak. Aldaketa horiek egiteko, ordea, bulegoak kokatzeko behin behineko eraikina behar du Udalak. Naturgaseko eraikinak funtzio hori beteko du datozen urteetan.

Goikoa jauregia izango da udal eraikin guztietan lehena berritzen. Odon Elorza alkateak adierazi duenez, «urrian hasiko dira leku aldatze lanak». Goikoa jauregian, Sustapen Elkartea, Gazteria, Hezkuntza eta Giza Eskubideetako sailak daude, besteak beste. Bulego hauek, ordea, ez dituztela beharrezko baldintzak betetzen zehaztu du alkateak.

Lauzpabost solairuko eraikina egingo dute Naturgasen

Goikoa jauregiko bulegoak, ez ezik, udaletxeko eta beste eraikin batzuetako bulegoak bideratuko dituzte Naturgaseko eraikinera. Hori dela eta, Errondo pasealekuko egoitzak dituen 5.247 metro karratuak txiki geratu daitezkeelakoan, lauzpabost solairuko eraikina egingo dute oraingo eraikinari lotuta dagoen biltegian. «Enpresako materiala eta hodiak gordetzeko aurreikusita zegoen biltegia zabala da eta teilatu handia du, teilatua kenduta beste laupabost solairu egingo genituzke».

Honela, udal bulegoak Naturgasera bidaltzeko tramiteak martxan diren bitartean, Goikoa jauregia berritzeko proiektua aukeratzeko lanean ari da Udal Gobernua. Behin Goikoa jauregia berrituta, Hirigintza, Etxebizitza, Herri lan, Mugikortasun eta Ingurumen sailetako bulegoak kokatuko dituzte bertan.

Udal bulegoak berrantolatzeko plana eta Naturgasekin sinatutako hitzarmenaren inguruko xehetasunak azaltzeko uztaileko osoko bilkuran Odon Elorza alkateak azalpenak emango dituela argitu du.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

Lege Informazioa